Vostok

Vostok Sobiet Batasunak (SESB) gizakiak espazioratzeko garatu zituen kapsula motako espazio-ontziak ditugu 1960ko hamarkadan erabili zirenak, izen berarekin ezagutzen dira kapsula horiek jaurtitzeko erabili ziren suziriak. Vostok (Восток) hitzak errusieraz ekialde edo ekialdeko esan nahi du, ekialdean kokatuta dagoelako. Espazio-ontzi horiekin jaurti zen lehen aldiz gizaki bat lurreko orbitara 1961ko apirilaren 12an Kazakhstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik Juri Gagarin kosmonauta orbitaratu zutenean. Espazio-ontzi hauetako batean ere lehen emakumea jaurtia izan zen 1963ko ekainaren 16an jaurtigune beretik Valentina Terexkova espazioratu zenean.
Vostok klaseko sei espazio-ontzi jaurti ziren espaziora, programa eten zen arte. Vostok klaseko eboluzio gisa Voskhod klasea sortu zuen SESBak bere tripulaziodun hegaldiekin jarraitzeko.
Vostok programako espazio-ontziek bi zati nagusi zituzten:
- Atmosferan sartzeko modulu esferiko bat (2.460 kilo, 2,3 metroko diametroa). Modulu honen barnean zihoan kosmonauta hala nola zenbait gailu eta bertatik ateratzeko sistemak.
- Erregaia eta motoreak gordetzen zituen instrumentu modulu konikoa (2.270 kilo, 2,25 metro luze eta 2,43 metro zabal).
Behin Vostok kapsula atmosferan sartzen zenean gutxi gorabehera 7.000 metrora kosmonauta bertatik jaurtitzen zen jausgailuz, kapsulak ere bere jausgailuak zituen eta horrela biek lur hartzen zuten.
Vostok misioak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









