Wakō

Wakō (japonieraz: 倭寇, wōkòu; txinera tradizionalez: 倭寇; pinyinez: wōkòu; Hangul: 왜구; Hanja: 倭寇) Txina eta Koreako kostaldeak erasotzen zituzten piratak deitzeko hitza izan zen. XIII. mendean hasi zen pirateria mota hau, bere basea Hizen antzinako probintziaren ipar-mendebaldea zelarik, Kyūshūn. Jatorriz wakōak rōnin (jaunik gabeko samuraiak), merkatari edo kontrabandista japoniarrak ziren, baina bi mende beranduago jarduera txinatarren artean ere zabaldu zen.
Japoniaren mongoliar inbasioen ondorioz, bere jarduera eten egin zen denbora batez. XIV. mendean zehar, Nanboku-chō Aroko gerra eta barne gatazkekin, wakōen aktibitatea areagotu zen, 1376 eta 1385 artean pirata hauen 174 raid erregistratu zituztelarik. XVI. mendearen erdialdean, pirata japoniarrak txinatarrekin elkartu ziren, eta, beraz, horietako askok haien ereduari jarraitu zioten.
Wakō hitzaren esanahia "Wa herrialdeko gaizkileak" zen, Japonia aipatuz. Terminoaren erreferentzia goiztiarrena Gwanggaetoren hilarrian dago, 414an eraikia.[1] Termino hori asko erabili zuten Txinan eta Korean japoniarrak gutxiesteko, eta gaur egun ere erabiltzen dute.
XVI. mendeko Ming historiografiaren arabera, wakōen % 30 etnikoki japoniarrak (yamatoak) ziren, eta gainerako % 70a txinatarrak (hanak).[2] Wakō pirata gehienak merkatari, samurai eta gaizkile nahasketa izaten ziren.[3] Wakō ospetsuen artean, Wang Zhi edo Limahong txinatarrak zeuden.
Erreferentziak
- ↑ Gwanggaetoren hilarria: "十四年甲辰而倭不軌,侵入帶方界□□ □□□,石城□連船□□□王躬率□□從平穰□□□鋒相遇,王幢要截盪刺,倭寇潰敗,斬殺無數。"
- ↑ History of Ming, Volume 322, "Biography Section 210: Japan (3)" (明史·卷三百二十二~卷三百二十三": Year Jiajing 26 1547) (Txineraz)
- ↑ Anthony Reid, "Violence at Sea". in Robert J. Antony, ed., Elusive Pirates, Pervasive Smugglers. Hong Kong University Press. p. 18
Bibliografia
- Hŭi-gyŏng Song, Shōsuke Murai Rōshōdō Nihon kōroku : Chōsen shisetsu no mita chūsei Nihon (老松堂日本行錄 : 朝鮮使節の見た中世日本) Iwanami Shoten, Tōkyō, 1987. ISBN 9784003345412
- So, Kwan-wai. Japanese Piracy in Ming China During the sixteenth Century. Michigan State University Press, East Lansing, 1975. ISBN 0870131796
- Boxer, C.R. “Piracy in the South China Sea”, History Today, XXX, 12, p. 40-44.
- Stephen Turnbull "Samurai: The World of the Warrior" Osprey Publishing, Oxford, 2003, p. 155-157. ISBN 1841767409
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









