Bere esanetan, idazlea da arkitekto izan baino lehen, eta arkitektura bere lanaren zati bat baino ez da. Hau ere idatzi du: Gizadia arkitektura baino garrantzitsuagoa da, eta eskulangintzateknologia baino.
Bizitza
Ürümqi hirian jaioa (Txina hego-mendebaldeko Xinjiang eskualdean), arkitekto eta irakasle hau Hangzhou hirian bizi da. Arkitektura ikasketak Nankinen egin ostean, hirigintza (urban design) doktoretza egin zuen. 1997an Hangzhoun, Lu Wenyu arkitekto eta emaztearekin batera, Amateur Architecture Studio arkitektura estudioa sortu zuen[2]. Egun China Academy of Art delakoaren arkitektura saileko dekanoa da eta ohiko epaimahaikidea da Txina osoan.