William Crookes
Sir William Crookes (Londres, 1832ko ekainaren 17a - Londres, 1919ko apirilaren 4a) kimikari eta fisikari ingelesa izan zen. Royal College of Chemistryn ikasi zuen, gaur egun Londresko Imperial Collegeko zati dena, eta espektroskopian lan egin zuen. Huts-hodien aitzindaria izan zen eta Crookesen hodia asmatu zuen 1875ean. Aurkikuntza funtsezkoa izan zen, eta kimika eta fisika guztia aldatu zituen[1]. 1861ean espektroskopiaren laguntzaz iragarritako talio elementuaren aurkikuntza egozten zaio. Lurreko helioaren espektroa deskribatzen ere lehena izan zen, 1865ean. Crookesen erradiometroaren asmatzailea izan zen, baina ez zuen detektatu zuen fenomenoaren benetako azalpena bereizi. Crookesek eguzkitako betaurrekoentzako lente bat ere asmatu zuen, izpi ultramoreen % 100 blokeatzen duena. Denbora batez espiritismoaz interesatu zen eta Ikerketa Psikikorako Elkarteko presidente izatera iritsi zen. Erreferentziak
Kanpo estekak |