Xarea
| Artikulu edo atal hau «xare» artikuluarekin batu dadila proposatu da. (Eztabaida) |

Xarea
Xarea Euskal-pilotako espezialitate bat da. Xarea izeneko erramintarekin jokatzen da eta beti Trinketeetan jokatzen da.[1]
Norgehiagoka mota
Xarea bi biren aurkako norgehiagoka da, binakako duelu simetriko bat. Bikote bakoitzak pilota txandaka jaso eta jaurti behar du. Hau da, bikoteko batek pilota jaso eta jaurti ondoren, beste bikoteko edozeinek pilota jaso eta jaurtiko du, horrela tantoa amaitu arte.
Pilotaren ezaugarriak eta pilotarekin erlazionatzeko modua
Xarean erabiltzen den pilota larruzkoa da, 80 gramo inguruko pisua du eta diametroa 54-55mm ingurukoa. Pilotarekiko erlazioari dagokionez, pilotariek eskuan xarea izeneko erreminta dute eta honekin pilota jaso eta jaurti egiten dute.
Trinketea
Trinketea da xarea jokatzen den frontoia, eta frontoi hau oso berezia da. Hasteko 28,5 metroko luzeera du, 8,5 metroko altuera eta 8 metroko zabalerarekin, frontoi itxia da, hau da, frontisa, errebotea, ezker pareta eta eskuin pareta ditu.. Gainera ezker paretean teilatua dago 1,90-2,25 metroko altuerarekin eta 1,30 metroko zabalerarekin, eta honen azpian teilatupeko sarea.. Teilatupeko sarera airez botaz gero, falta da, bote eman ondoren sarera sartzen bada berriz tanto izango da. Azkenik, frontisaren eta eskuin paretaren artea fraile izeneko eremua dago eta bertara pilota jaurtita pilota direkzio desberdin batean ateratzen da.
Sake-errestoa
Sakerako botea frontisetik 20 metrora dagoen marratik egiten da eta marra hau eta errebotearen artean sartu behar da pilota falta ez egiteko. Hala ere, baldintza bat dago, sakea ezkerretik eskuinera egin behar da eta marra batek bereiziko du eremua. Sakea motz edo gora aterata beste bikotearentzat tantoa izango da. Sakea eskubiko eremuan sartzen ez bada, beste sake bat egiteko aukera izango du sakatzeileak.
Kokapena
Pilotariak kantxan daudenean nahi duten tokian koka daitezke, eta ez dute inolako debekurik jokalekuan zehar lekualdatzeko.
Espazioaren erabilera eta tanto amaierak
Jokamolde hau joko ez zuzena da. Hau da, pilotari batek pilota jotzean derrigorrezkoa da frontisera bideratzea (nahiz eta lehenago edo ondoren espazioko beste hainbat espazio eraginkor ukitu pilotak) jokoak bizirik jarrai dezan. Baldintza nagusi hau kontuan izanda, pilotariek pilota joko eremura bideratzean espazio eraginkorretara edo debekatutakoetara bidera dezakete. Espazio eraginkorretara bideratzean tantoak bizirik jarraituko du. Frontisa, alboko hormak, errebotea, teilatua, teilatupeko sarea (pilotak frontisean talka egin ondoren punpa egiten badu) edo kantxa dira espazio eraginkorrak.
Pilota debekatutako espazioetara bideratuz gero, txarra edo falta izango da pilota jo duenarentzat. Berriz, pilotari batek pilota jo eta frontisean talka egin ondoren kantxan bi bote ematen baditu, aurkariak tantoa galduko du. Beraz, hori ez gertatzeko, bi bote baino lehen (airez edo bote bat egin ondoren) jo beharko du pilota.
Xarean, Frontisa jo ondoren zuzenean pilota sarera sartzen bada pilota jo duenarentzat falta izango da. Pilotak frontisa jo ondoren, lurrean punpa egin eta sarera sartzen bada berriz, pilota jo duenarentzat tanto izango da zuzenean.
Postu espezifikoa
Joko espazioaren ezaugarriak kontuan hartuta, eta pilotarien jokatzeko modua aztertuta, bikoteko pilotari bakoitzak kantxako eremu ezberdinetan jokatu ohi du. Hau da, pilotari batek frontisetik gertuago jokatzen du eta besteak urrunago. Postuaren arabera, distantzia edo joko eremu horretan jokatzen espezializatuko da. Hau da, kolpe motak, jokaldiak edo pilota norabideak, kokapenak edo lekualdatzeak frontisarekiko distantziak baldintzatuko ditu.
Binakako partidetan, normalean, batek aurrean (aurrelaria) eta besteak atzean (atzelari) jokatu ohi dute. Jokalariak nahieran jar daitezke eta edozein momentutan alda dezakete postuz. Aurrelaria frontisetik gertuago kokatzen da, atzelaria, ordea, frontisetik urrunago.
Postu bakoitzeko joko mota espezifikoa deskribatu daiteke. Adibidez: Aurrelariek joko azkarragoa egiten dute eta tantoak amaitzeko jokaldiak egin ohi dituzte. Atzelariek, ordea, urrunagotik jotzen dute pilota, ahalik eta gehien atzeratuz edo aurkako aurrelariari jokoan sartzen ez utziz eta bere aurrelariari tantoa bukatzeko aukerak sortzen saiatuz, aurkako atzelariari pilota zailduz.
Puntuazio sistema
Partida puntuazio muga sistemaren bidez amaitzen da. Kasu honetan, bikote batek 40 puntu lortzen dituenean. Tanto bakoitza irabaztean puntu bat igoko da markagailura.
Sakalaria
Pilotarien jokoa aztertu ostean, ohikoena aurrelariak sakatzea izan ohi da. Sakeko lehenengo botea egiteko marran botea egin ondoren, sakea egin ondoren aurreraka jarraitu eta frontisetik gertuen geratzen delako. Gainera Xarean sake-errestoan asko espezializatzen da eta aurrelariak sakea asko lantzen dute, atzelariek erreboteak lantzen dituzten bezala.
Sakean pilotarien kokapena
Sakea ezkerretik eskuinera egiten denez, sakatzailea eta bere kidea sakeko marraren atzean kokatuko dira(ezkerrean). Errestatu behar duen atzelaria sakea sartu beharreko eremuaren atzealdean kokatuko da, eta aurrelaria sakea sartu beharreko eremuaren aurretik, pilota airez jaso eta jaurti egin behar bada.
Kolpe motak
Xarean gehienetan saitzetik eta saihetsetz jotzen da, edo hori da ohikoa, punpa-laster ez da ia inoiz pilota jotzen, aurrelariak horrelako egoeretan atzelaria duelako eta atzelariak beharko balu, hobe da botea utzi eta errebotez pilota altuago harrapatzea. Hala ere, Xarean bolea edo Pilota airez jotzea askotan erabiltzen den kolpe bat da eta oso erabilgarria da defentsako egoera batetik tantoan agintzera igarotzeko, botea utzi eta pilota atzeraka zoazen bitartean jo ordez, pauso bat aurrera eman eta tantoaren erritmoa aldatuz aurkariak oharkabean harrapatzen dituzulako.
Jokaldi nagusiak


Ohiko jokaldiak desberdinak izaten dira atzelari eta aurrelariaren artean. Sakean, eskuin horma, errebote eta lurrak osatzen duten ertzera bideratzen da pilota frontisa jo ondoren, eta errestoko jokaldi nagusiak, pilota eskuin hormatik asko aldenduz gero eskuin horma baliatuz horma-bikoa egin eta botez pilota sarean sartzea izaten da, pilota eskuin horman beheran joz aurrelari aurkariari bolea kentzeko, sakea oso “gaiztoa” izan bada (ekartzeko zaila) ezker horma eta bere azpian dagoen teilatua erabiliz pilota atzeratzea bilatuko da eta sakea oso gozoa izan bada (ekartzeko erraza, errebotetik asko irteten dena punpa loratuarekin) frailea bilatuko da. Jokoan zehar, aurrelariak bereziki Frailea eta horma-bikoz pilota sarera sartzea bilatuko du ia beti airez, eta aurkaria bere lekuz kanpo badago ezker-eskuin mozten saiatuko da, pilota zaila badu ordea, eta aurkaria kantxa ongi tapatzen baldin badago, ezker horma-biko altu eta indartsu batekin pilota atzeratuko du posible bada aurrelari aurkariari buruz gain pasa eta atzelaria aurkariari bolea paretaren bidez kenduz, horrela atzelaria botez jokatzera behartuz eta asko atzeratuz bikote aurkariaren artean espazioak irekiz eta tantoan agintzera pasaz. Atzelariek berriz tantoa bukatu ordez, aurrelariek tantoa bukatu dezaten jokoan agindu behar dute, horretarako ohikoena ezkerreko jokoan ibiltzea da, teilatu inguruan pilota errebotera bidaliz edo hormak baliatuz pilotari gurpila eman eta aurkako atzelariari bizkarra erakusten saiatuz, ia beti frontisean pilota erditik gora edo erdi inguruan jotzen dute. Pilota ona dutenean berriz, frailea bilatzen dute tantoa amaitzeko asmoz, edo aurrelaria oso eskuinean badago ezker hormabikoarekin trinketeko ia edozein tokitatik pilota punpaz sarera sartzen saiatzen dira.[2]
- ↑ (Gaztelaniaz) Share (pelota vasca). 2024-05-02 (kontsulta data: 2025-12-13).
- ↑ «Arkupetik trinketera» Ametsa (kontsulta data: 2025-12-13).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









