Xirula Mirula

Xirula Mirula Imanol Urbieta eta Kontxi Aizarna musikariek zein irakasleek 1983an musika eta euskara uztartzeko metodoa eta musika eskolak izan ziren. Musika eta pedagogia eskola-laborategia zen beraiena, eta han ibili ziren laguntzen, eskolak ematen, kanta berriak haurrekin esperimentatzen, koordinazio-lanak egiten edota grabazio-teknikari gisa lanean, besteak beste.[1] Helburua haurrak musika euskaraz ikastea zen. Zarauzko lehenengo musika eskola sortu zuen, baina bere jaioterritik Donostiara zabaldu zuen lana. Gaur egun, Euskal Herri osoan ezagunak dira Urbietaren abestiak, eta bere legatuak bizi-bizirik jarraitzen du.[2] Xirula Mirula ikasmaterialak Euskal Herri osoko ia ikastetxe guztietan erabili dira.[3]
Historia
Imanol Urbietak haur kantekin lehenengo euskarazko diskoa atera zuen, Bartzelonan grabatutakoa, 1968-1969 urteetan. Lehenago ez zegoen umeentzako kantekin diskorik euskaraz. Ordura arte, eskoletan euskaraz abesten ziren kantak irakasle bakoitzak zekizkienak ziren. Xirula Mirula metodoaren bidez, musikaren teoria azaltzen zen, baina umeentzat: ipuinekin eta kantekin. Metodoa 1978an sortu zuten eta 1979an liburu bat eta lau kasete argitaratu zituzten lehenengo, Zarautzen. Ondoren, Imanol Urbietak 1983ko udan zabaldu zuen Xirula Mirula grabaketa estudioa eta musika eskola Amara Berriko Katalina Erauso kaleko 12. zenbakian, eta musika eskola gisa bertan jarraitzen du oraindik ere, Joxean Urbieta semearen (Zarautz, 1961) gidaritzapean. Geroago, metodo hori haur txikientzako ez zela oso egokia eta Xixupika proiektua sortu zuten Haur Hezkuntzako umeentzat.[2]
1994tik izen bereko musika elkartea sortu zuten.[4]
Erreferentziak
- ↑ Lartzanguren, Edu. ««Onenak ginen, onak ote ginen jakin gabe»» Berria (kontsulta data: 2022-03-10).
- ↑ a b Ibarguren, Sara. (2024-02-02). «Sinple bezain tinko, haur kantariak trebatzeko jaioa» Hirutxuloko Hitza: 6-11. (kontsulta data: 2024-02-05).
- ↑ https://www.berria.eus/kultura/imanol-urbieta-musikari-eta-irakaslea-hil-da-83-urte-zituela_127201_102.html
- ↑ https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/elkartea/xirula-mirula-musika-elkartea/
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









