Share to:

Yassine Fall

Yassine Fall

Justizia Ministroa

2025 -
Foreign Minister of Senegal (en) Itzuli

2024ko apirilaren 5a -
zuzendari


zuzendari

Bizitza
Herrialdea Senegal
Jarduerak
Jarduerakpolitical economist (en) Itzuli eta politikaria

Twitter: yassinefall Edit the value on Wikidata

Yassine Fall Senegalgo ekonomialari eta politikaria da.[1]

2024ko apirilean herrialdeko Kanpo Arazoetako ministroa izendatu zuten. 2025an, aldiz, Justizia Ministro izendatuz zuten. Hamabost urtez lan egin zuen Nazio Batuen Erakundean ekonomia eta lidergo arloetan, eta Afrikako hainbat gobernu eta erakunderi politika ekonomikoaren inguruko aholkuak eman dizkie.

Biografia

Lehen urteak eta hezkuntza

Yassine Fall Ndianguen jaio zen, Waalon, eta Pikinen hazi zen. Aita imama zuen eta ama saskigintza tradizionalean aritzen zen nekazaria. Dakarreko John F. Kennedy eskolara eta Thièseko Ecole Normale des Fillesera joan zen.[2][3]

Ondoren, Dakarreko Unibertsitatean hasi zen gaztelania ikasten, Parisko Villetaneuse Unibertsitatera joan aurretik. Ekonomian Masterra egin zuen Howard Unibertsitatean eta doktoretza ere egin zuen Texasko Unibertsitatean. Dena dela, tesia ez defendatzea erabaki zuen, Senegalera itzuli eta NBEn sartzeko.[4][5][6]

Ibilbide profesionala

Fall matematika irakasten aritu zen Washingtonen. 1983an Dakarren eta Nairobin egoitza duen nazioarteko aholkularitza-enpresa bat sortu zuen, African Economists for Social Change izenekoa. Hamahiru urtez lan egin zuen garapen-gaietan, hala nola elikagaien eta laguntzen banaketan, lurralde-kudeaketan eta pobrezia desagerrarazteko gaietan.

Hamabost urtez aritu zen Nazio Batuen Erakundearentzat lanean. UNIFEMeko Afrika Mendebaldeko eta Erdialdeko herrialde frankofono eta lusofonoen Eskualdeko Programaren zuzendaria izan zen. Bost urtez, Ikerketa eta Garapenerako Afrikako Emakumeen Elkarteko zuzendari exekutiboa izan zen, gobernuen arteko elkarrizketa politikoa errazteko baliabideak mobilizatuz. Mundu osoko beste emakume ekonomialari batzuekin batera, Casablanca Dream Initiative sortu zuen, eta Vision of a Better World: From Crisis to Equality argitalpena sortu zuen. NBEko aholkulari ekonomiko nagusi gisa, New Yorkeko NBEren Milurteko Proiektuan sartu zen 2003an, Genero Berdintasunerako Politikari Nagusi gisa. Pobreziaren amaiera liburuan idazten parte hartu zuen.[7][8]

2006an, Fallek Africa Women Millennium Initiative (AWOMI) sortu zuen, Senegal, Kongoko Errepublika Demokratiko, Mauritania, Mali eta Ghanako emakumeak eta gazteak mobilizatu zituena, aldaketa sozial eta ekonomikorako liderrak identifikatzeko. George Soros milioidunak gonbidapena luzatu zion, Open Society Initiative for West Africa (OSIWA) sortzen laguntzeko. OSIWAren funtsen zuzkidura lau urtez kudeatu zuen.

Afrikako Genero eta Ekonomia Erreformen, Genero eta Merkataritzako Nazioarteko Sarearen eta Afrikako Emakume Ekonomisten Sarearen sortzaileetako bat ere izan zen.

Ekonomia eta generoari, pobreziari eta merkataritzari buruzko aholkularia izan da Nazio Batuen Garapen Programan, Elikadura eta Nekazaritza Erakundean, Munduko Elikadura Programan, Errefuxiatuentzako Nazio Batuen Goi Komisarioan, UNESCOn eta Lanaren Nazioarteko Erakundean. Def Lila War elkarteko presidentea ere bada, independentzia ekonomikoaren, justizia sozialaren eta etikaren aldeko mugimendua.[9]

Ibilbide politikoa

2018ko abenduan Ousmane Sonkoren PASTEF alderdi politikoarekin elkartu zen. 2022ko urrian PASTEFeko nazioarteko gaien presidenteorde izendatu zuten.[10][11]

2024ko apirilaren 5ean Faye presidenteak Kanpo Arazoetako eta Afrikako Integrazioko ministro izendatu zuen.[12]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya