Share to:

Yolanda Mendiola

Yolanda Mendiola

Bizitza
JaiotzaAubervilliers1963ko otsailaren 8a (63 urte)
Herrialdea Frantzia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaUrrutiko Hezkuntzarako Unibertsitate Nazionala
Euskal Herriko Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
frantsesa
gaztelania
Jarduerak
Jardueraktelebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)Euskal Irrati Telebista  (1984 -
KidetzaUdako Euskal Unibertsitatea

Yolanda Mendiola Mirasolain (Aubervilliers, Frantzia, 1963ko otsailaren 8a) Euskal Telebistako aurkezlea da.[1]

1984an hasi zen lanean Euskal Irrati Telebistan.[2] 2018ko otsailaren 3tik literaturari buruzko Arte[faktua][3] izeneko telebista saioaren zuzendaria da ETB1en eta saioa aurkeztu ere egin zuen 2022ra arte.[4]

Ibilbidea

Zuzenbidean lizentziaduna da EHUn eta UNEDen. Zuzenbidea ikasi arren, gazte-gaztetatik Euskal Irrati Telebistan lan egin du. Hasieran, prentsa-bulegoan, Iurretan. Asteko programazioa bidaltzen zuten telex bidez. 1987an Miramonera joan zen, idazkari gisa. Haur eta entretenimenduko programetako arduradun, Koro Lasarterekin. Pausoka lehiaketa zela eta, Bruselara eta Estrasburgon izan zen.

Produzioan ere jardun zuen, Herriko Plazan, Kontxu Odriozola eta Iñaki Perurenarekin. Piratak lehiaketa programa, Koro Lasarte eta Iñaki Perurena aurkezleekin. Euskadi Gaztea programa, Joseba Iriondo, erredakzioko. Ongitira bilibira, Kontxi Reciorekin. Ikimilikiliklik.

Sautrela programan Hasier Etxeberriarekin 8 urtez. Euskaldunak eta Hizka Mizka programetako partaide ere izan da.

Arte[faktua][3] izeneko telebista saioaren zuzendaria da ETB1en 2018tik eta saioa aurkeztu ere egin zuen 2022ra arte.[4]

UEUkidea

2011an ezagutu zuen UEUn jendaurrean hitz egiteko erraztasuna lantzeko eman zuen ikastaro batean; Iruñean izan zen lehendabizikoa eta gero Baionan errepikatu zuen, Urte hartan egin zen bazkide eta handik gutxira Zuzenbide saileko sailburu. Batez ere, udako ikastaroei begira aritzen da arloarekin zerikusia duten gaien bila. UEUko beste sailekin elkarlana egiten dut ere.[5]

Ikastaro hauek zabaldu ditu UEU barruan:[6]

Ikastaroa irakasleak Urtea
Berezko Zuzenbide Zibilari buruzko hausnarketak (Euskal Zuzenbide Zibilaren 5/2015 Legearen aldarrikapenaren harira) Yolanda Mendiola Mirasolain, Santiago Goñi Zabala 2016
Euskal Herriko lan harremanen eredua: oraina eta geroa Yolanda Mendiola Mirasolain 2014
Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra Julian Beloki Guerra, Yolanda Mendiola Mirasolain 2011
Norberaren komunikazio-gaitasuna lantzeko tailerra Julian Beloki Guerra, Yolanda Mendiola Mirasolain 2011

Bestelakoak

Elkarkidetzan sinesten du-eta, hainbat taldetan boluntario lanetan aritzen da. besteak beste hauetan:

Erreferentziak

  1. «'Arte[faktua]' literatur saioa estreinatuko du ETB1ek larunbatean» EITB 2018ko urtarrilaren 30a (kontsulta data: 2019ko urtarrilaren 9an).
  2. Urkizu, Urtzi. (2018ko urtarrilaren 14a). «Bizigiro: Yolanda Mendiola. 'Arte[faktua]' saioko aurkezlea» Berria (kontsulta data: 2019ko urtarrilaren 8an).
  3. a b «Artefaktua» ELMUNDO (kontsulta data: 2022-02-08).
  4. a b «Yolanda Mendiola, presentadora de 'Arte[faktua' de ETB-1, en Radio Vitoria»] EITB Radio Televisión Pública Vasca (kontsulta data: 2022-02-08).
  5. «UEUko Sailburuak: Nor da Nor?» www.ueu.eus (kontsulta data: 2023-08-04).
  6. «Yolanda Mendiola Mirasolain :: Inguma - Euskal komunitate zientifikoaren datu-basea» www.inguma.eus (kontsulta data: 2023-08-04).

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya