Youssef El-Sebai
| Youssef El-Sebai | |||||
|---|---|---|---|---|---|
1975eko abuztuaren 18a - 1975eko urriaren 27a ← Aḥmad Kamāl Abū al-Majd (en)
1973ko martxoaren 27a - 1976ko martxoaren 19a ← Ismail Ghanem (en) | |||||
| Bizitza | |||||
| Jaiotza | Kairo, 1917ko ekainaren 17a | ||||
| Herrialdea | |||||
| Heriotza | Nikosia, 1978ko otsailaren 18a (60 urte) | ||||
| Heriotza modua | giza hilketa: magnizidioa | ||||
| Familia | |||||
| Aita | Muḥammad ibn Muḥammad al-Sibāʿī | ||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||
| Familia | ikusi
| ||||
| Hezkuntza | |||||
| Hizkuntzak | arabiera | ||||
| Jarduerak | |||||
| Jarduerak | idazlea, politikaria, kazetaria, eleberrigilea eta gidoilaria | ||||
| Lan nabarmenak | ikusi
| ||||
| Jasotako sariak | ikusi
| ||||
| Izengoitia(k) | Yusuf Sibai | ||||
Yusuf Mohamed Mohamed Abdel Wahab Al-Sibai (arabieraz: يوسف السباعي; Kairo, 1917 – Nikosia, 1978) egiptoar idazlea izan zen. Familia apal batean sortu zen, baina aita idazlea zuen, eta harengandik etorri zitzaion literaturarako eta idazketarako zaletasuna. Horrela, oso gazterik hasi zen idazten, eta bigarren hezkuntzako ikasketak egiten ari zela eman zuen argitara bere lehenengo kontakizun laburra, Megallati aldizkarian. Harrezkero, zenbait aldizkaritan eman zituen argitara idazlanak. 1937an ikasketa militarrak osatu eta graduazioa eskuratu ondoren, akademia militarreko irakasle izan zen, eta 1952an Museo Militarreko zuzendari izendatu zuten. Karrera militarra alde batera utzi ondoren, kulturaren alorreko hainbat karguren ardura izan zuen, besteak beste, Arteetako Jauregi Nagusiko jeneralarena eta Afrika-Asia Elkartasunaren Hitzarmeneko jeneralarena, harik eta 1973an Kulturako ministro egin zuten arte. Lan handia egin zuen, orobat, literaturaren alorrean: zenbait aldizkariren sorreran parte hartu zuen, eta Idazle Arabiarren Elkartearen sortzaile izan zen, Ihsan Abdel-Qoddous kazetari eta eleberrigilearekin batera. El-Sebairen lanetan nabarmen agertzen da bere garaiko egoera eta baldintza gero eta kaskarragoak gainditzeko iraultzen beharra, etorkizuna hobea izango bazen; baldintza kaskar horiek islatzeko, klase zapalduetako kideak, klase behartsuetakoak, aukeratzen zituen bere lanetarako protagonista. Bere eleberrien artean aipagarria da, batez ere, Ez zaude bakarrik, hainbat gairi buruzko bere ikuspegia garbien azaltzen duena, baina garrantzitsuak dira, halaber, Banoa, Nire bihotz sendatua, Bizitza une bat besterik ez da, Hipokrisiaren erresuma eta Irribarrea ezpainetan. Muturreko palestinar talde batek hil zuen, hitzaldi bat ematen ari zela.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









