Share to:

Yuki Chizui

Yuki Chizui
Bizitza
Jaiotza1986 (39/40 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakjaponiera
Jarduerak
Jardueraksukaldaria

Yoshiaki "Yuki" Chizui (1986) sushia prestatzen duen japoniar sukaldaria da.[1] Nadeshiko Sushi izeneko jatetxe baten zuzendaria da. Langile gisa emakumeak bakarrik dituen munduko lehen jatetxea da, Akihabara barrutian kokatua, Tokion.[2][3]

Biografia

Artea ikasi zuela, lanaldi partzialean lan egin zuen Tsukiji Arrain Merkatuko saltoki handietako sushi-jatetxe batean. Unibertsitatean ikasketak amaitu zituenean, eta artearen munduan lana aurkitzeko zailtasunak izan ondoren, jatetxe propioa sortzea erabaki zuen, Japonian nagusi den sexismoari aurre eginez.[4] Emakumeak ezin dira sushi-chefak izan, ez bada jatetxe informaletan. Goi-mailako jatetxe tradizionaletan gizonak dira nagusi. Jiro Onoren ustez, hiru michelin izar dituen saridun baten eta Japoniako chef ezagunenetako baten semea bera, jatetxean emakumeei "itamae" (sukaldari chefa) izaten ez uztearen arrazoietako bat da hilekoa izatea.[5][6] Japoniako kulturan partekatzen den beste sinesmenetako bat da emakumeek bero gehiago dutela eskuetan, eta, beraz, itsaskor izaten dituztela arroza moldatzean.[1]

Ibilbide profesionala

2010ean, Nadeshiko Sushi ireki zuen, Akihabara distrituko txoko batean, Tokion, non Yuki gerentea eta presidenteordea den eta non bere kideekin batera sushiaren munduaren tradizionalismoari aurre egin zioten. Nadeshiko Sushi Japonian dauden milaka sushi-jatetxeetako bat da, baina chef guztiak emakumeak diren bakarra da, industria nagusiki gizonek menderatzen baitute. Japoniako sushi-sukaldariei buruzko estatistika ofizialik ez dagoen arren, emakumeak ez dira asko Japoniako Sushi Elkartearen zerrendan agertzen diren 35.000 sukaldarien artean.[7]Sushi chef baten irudia arraina eta platerak garbitzen urteak igaro dituen pertsona batena izan ohi da; alta Youkiren ibilbidea ez da hala izan. Bere jatetxean, ez du arropa zuri tipikoa erabiltzen, baizik eta kimonos edo yukatas koloretsuak, osagarriak, eta makilatuta egoten dira, chef-irudi tipikotik urrun. Bere iritziz, kawaii mugimenduan parte hartzen dute, gizartean feminitatearekin lotzen dena. Emakumez sukaldari gisa, sushi chefak ginak baizik ez diren ustea hausten saiatzen da bere sushi-jatetxearekin, chef guztiak emakueak diren Japoniako jatetxea bakarra.[2][3]

« Ezin dut saihestu zerbait oso handia egiten ari naizela jakitea, eta horrek laguntzen dit aurrera egiten. Ez dagoenez ezer zehaztuta sushi-sukaldari baten izateko moduari buruz, erraza zait gauza ezberdinak probatzea, eta aldaketak egitea, baldin eta zerbaitek funtzionatzen ez badu. Gehienek ezin dute halakorik egin beren lanean, beraz, oso gogoko dut hori egin ahal izatea egun nagoen tokian. »

Yuki, halaber, lanean ari da bere urratsak jarraituko dituzten emakume gehiago prestatzeko, sukaldariak kontratatzen ditu, eta duela gutxi eskola bat ireki du emakumeek sushia egiten ikasteko aukera izan dezaten. Jatetxe baten jabea denez, beste emakume hornitzaile batzuekin ere negozioak egiten saiatzen da.[8][9] Izan ere, hasiera batean, Tsukiji merkatura arraina erostera joaten zirenean, beste chefen gustu txarreko komentarioak jasan behar izaten zituzten. BBCren arabera, Yukik Yamaguchi prefekturako emakumeek tripulatutako itsasontzi baten jabearengana jo behar izan zuen astero arraina ekar ziezaioten.[10][6]

2021eko irailean, hamargarren urteurrena ospatzeko, sushi mota berri bat gehitu zuten, sendabelarren sukaldaritzan erabiltzen diren osagaiekin ondua, hala nola kanelarekin edo pinaziekin, eta hori izan zen, hain zuzen ere, beren menuaren parte.[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya