Zabalgarbi
| Zabalgarbi | |
|---|---|
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Herria | Bilbo |
| Koordenatuak | 43°15′02″N 2°58′08″W / 43.250625°N 2.968802°W |
![]() | |
Zabalgarbi Bilbon (Bizkaia) dagoen erraustegia da. Udalerriko hego mendebaldean dago kokaturik, Alonsotegiko mugatik gertu. Bizkaia ia osoko hiri-hondakinak errausten ditu, gas naturalarekin batera, elektrizitatea sortzeko. 2014ean, Bizkaiko etxeen %30-ak kontsumitutako hein sortu zuen Zabalgarbik, 475,5 milioi kWh[1].
Urte horretan, 223.344 tona hiri-hondakin erre zituen [2], horietatik, hiri-hondakinen %85 birziklagarria zen, eta %1,5a, arriskutsua[3]. Bestalde, Euskal Herriko karbono dioxido gehien isurtzen zuen bosgarren enpresa izan zen Zabalgarbi, urte horretan 235.000 tona isurita[4].
Gaur egun, Euskal Herrian martxan dagoen erraustegi bakarra da.
Errausketa prozesua
Zabalgarbi, ziklo konbinatuko erraustegia da. Alde batetik, hondakinak errausteko lerroan, labe galdaran 30 tona hondakin erretzen dira orduko, bertatik hondakinen gasak 310 °C-ko tenperaturan eta 100 bar-etako presioan irteten delarik. Hondakinetatik etorritako gas horiek gas naturala erretzearen ondorioz sortutako gasekin batera berotzen dira berreskuratze galdara batean, 540ªC-raino, presioa berdin mantenduz. Ostean, 56 MW-tako sorgailuarekin elektrizitatea sortzen da. Beste aldetik, gas naturalaren erreketako gasek berreskuratze galdarara sartu aurretik, 43 MW-ko gas turbina mugiarazten dute[5].
Hortaz, Zabalgarbin sortzen den energia elektrikoaren potentzia gordina 99,5 MW-koa da, eta potentzia garbia (erraustegiak kontsumitzen duena kenduta), 94 MW-koa.
Hiri-hondakinen erreketa prozesu honek ere hainbat hondakin sortzen ditu. 2014ko fitxa teknikoaren arabera[2], erretzen diren hiri-hondakinen laurdena ez da gas bihurtzen eta hondakin solido gisa geratzen da labean hiru forma desberdinetan: zepak (erretzen diren hiri-hondakinen pisuaren %20,13), txatarra (%1,71) eta errautsak (%3,64). Hauek toxikoak izaten dira eta zabortegi berezietara eraman behar izaten dira. Besteak beste, Zabalgarbiko hondakinak Zalla[6] zabortegira eraman izan dira.
Kudeaketa
Zabalgarbi S.A. enpresa da erraustegiaren jabe eta kudeatzailea. Enpresa horretan erakunde publiko eta pribatuetako bazkideak daude. Akzioen %65 enpresa pribatuen esku dago: Sener (%30), FCC (%30) eta Kutxabank (%5). Gainotzeko %35-a, erakunde publikoen esku: Bizkaiko Foru Aldundia (%20), Energiaren Euskal Erakundea (%10) eta Ezkerraldeko Udalerrien Mankomunitatea (%5)[7]. Gaur egun, 72 langilek egiten dute lan Zabalgarbin[8].
Erreferentziak
- ↑ Zabalgarbi.eus: Hondakinek energia barriztagarria sortzeko aukerea emoten dabe
- ↑ a b Zabalgarbi.com: 2014ko fitxa teknikoa eta balantzea
- ↑ Argia Zero Zabor: Zabalgarbik erretako hondakinen %85 birziklagarria zen eta %1,6 arriskutsua
- ↑ Argia.eus: Zabalgarbi, karbono dioxido gehien isurtzen duten enpresen artean
- ↑ Zabalgarbi.com: Zabalgarbi edo SENER sistemea
- ↑ Argia.eus: Zallako Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio hondakindegia ixteko
- ↑ Zabalgarbi.com: Gure bazkideak
- ↑ Zabalgarbi.com: Zabalgarbi S.A.
Ikus, gainera
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










