Share to:

Zahagi

Zahagia

Zahagia abere larrua da, gehienetan ahuntzarena, zaku eran josia, likidoak gordetzeko eta garraiatzeko erabiltzen dena.[1]

Historia

Zahagia Antzinaroan hasi zen erabiltzen likidoak, bai ardoa, bai olioa, garraiatzeko. Antzinako Greziako Homerok kontatzen duenez, Ulisesek Polifemo ziklopea mozkorrarazi zuen, zahagi batean zeukan ardoa behin eta berriz eskainirik.[2] Virgilioren erranetan, hauxe zen Antzinako Erroman Dionisoren omenetan egiten ziren jaietako joko bat: anka bakar batekin beteta zegoen zahagi koipetu baten gainean egiten zuten salto eta irabazten zuenari zahagia bera ematen zitzaion sari.[3]

Hasieran, zahagiak oraingoak baino handiagoak ziren; hots, fabrikatzeko erabiltzen ziren animalien neurrikoak. Horiek egiteko, animaliaren azal osoa erabiltzen zuten, eta handienek 120 litro har zezaketen. Buztinezko eta beirazko ontziak baino arinagoak, sendoagoak eta malguagoak zirenez, ura, ardoa, eztia eta olioa garraiatzeko erabiltzen zituzten, zaldiz ala itsasontziz. Hain zituzten kalitate tekniko onak, non zibilizazio guztiek berenganatu baitzituzten.[2]

Euskal Herrian, eskualdeko lehengaiak erabiliz zahagi naturalak egiten zituzten artisau andana bat zegoen.[2]

Ezaugarriak

Zahagi-dantza (Markina-Xemein, 2019)

Zahagiak, ehun bat litrorainokoak, XX. mendearen erdialdean erabiltzen ziren artean, ardoa (maiz, mando gainean) garraiatzeko, baina beirazko garrafoiek, zurezko bukoi txikiek eta neurri guztietako plastikozko ontziek betirako ordezkatu zituzten, besteak beste, larruzko ontzien mantentze-lanak nekoso samarrak zirelako.

60-80 litroko edukierako zahagiak ahuntz-larru onduz egiten ziren, barnetik bikez estalirik eta kanpoaldetik zaku eran josirik. Mahai edo altzari baten gainean ezarri eta bertatik botila edo pitxerretara husten zen ardoa.[4][5]

Erreferentziak

  1. Zahagi. Euskaltzaindiaren Hiztegia, euskaltzaindia.eus (kontsulta data: 2025-11-1).
  2. a b c Las Tres ZZZ zahatoa. Kazeta.eus, 2021eko uztailak 30, kazeta.eus 2021-07-15 (kontsulta data: 2023-03-19).
  3. Marón, Publio Virgilio. Bukolikak eta Georgikak. Iñigo Ruiz Arzalluzen itzulpena, addi.ehu.es (kontsulta data: 2025-11-2).
  4. Zahagi-dantza dela eta. danbolin.eus (kontsulta data: 2023-03-19).
  5. Agirre, Edorta. (2014). «Elikadura Hiztegi Entziklopedikoa» calameo.com (kontsulta data: 2019-01-05).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya