Share to:

Zaharkitze programatu

Zaharkitze programatua[1] produktu baten bizitza erabilgarriari aldez aurretik bukaera zehatza ezartzea da. Ekoizleak berak produktua diseinatzean kalkulatzen eta aurreikusten du noiz arteko erabilgarritasuna izango duen, erabiltzaileak behar baino lehen baztertu behar izan dezan, ekoizleak produktu horretarako ordezko piezarik eskaintzen ez duelako, edo produktua konpontzeko zerbitzu teknikoa bertan behera utzi duelako, besteak beste. Politika horren helburua kontsumoa areagotzea da. Izan ere, zaharkitze programatuak produktu berriak behar baino lehen erostera behartzen du kontsumitzailea.

Terminoaren sorrera

Terminoa Bernard Londonek sortu zuen 1932an, eta lehen aldiz Ending the Depression Through Planned Obsolescence ("Depresioari bukaera ematea zaharkitze programatuaren bidez") panfletoan erabili zuen. Hala ere, Brooks Stevens industri diseinatzaile estatubatuarrak terminoaren erabilera sustatu zuen 1954an, Minneapolisen eman zuen hitzaldi baten ondoren. Definizio hau eman zion: «Erosleak zerbait berrixeagoa, hobexea eta behar baino lehentxeago erosteko duen desioa».

Lehen erabilpenak

Edisonen bonbillak 1.500 orduko bizitza izan zezakeen.

Zaharkitze programatua jasan zuen lehen produktua bonbilla izan zen. 1924an, bonbilla-ekoizle nagusiak Genevan elkartu eta erabilgarritasuna laburtu zieten, haien kontsumoa areagotzeko. Plan horri Phoebus deitu zioten: mila ordura mugatu zuten bonbillen bizitza (ordu arte, 2.500 ordura irits zitekeen). Diseinatzaileak beren produktuen itxura aldatzera behartu zituzten, bonbilla berriek mila orduko iraupena gaindi ez zezaten.

Zaharkitze motak

Funtzio-zaharkitzea

Produktu bat diseinatzerakoan, gutxi gorabeherako erabilpen-iraupena zehazten zaio: zati bakoitza iraupen zehatz horri egokitzeko sortzen da eta, bide batez, ekoizpen-kostuak ahalik eta gehien laburtzen dira.

Funtzio-zaharkitzea kasuotan agerian geratzen da, besteak beste: produktu bat konpontzea berria erostea baino garestiagoa denean, edota konponketa-zerbitzurik zein ordeko piezarik ez dagoenean.

Hainbat bide erabiltzen dituzte ekoizleek zaharkitze mota hori merkaturatzeko:

  • Aurreko teknologia ordezten duen teknologia berria sortzea horietako bat da. Funtzio bera betetzen duen produktu berri bat sortzen dute, baina zaharrak ez du berriaren funtzionalitate bera. Produktu berriak beste formatu bat izaten du, zaharrarekin bateraezina.
  • Beste bide bat aurreko teknologiaren bertsio berriak eta aurrekoekin bateraezinak sortzea da. Modu horretan, kontsumitzailea berria erostera behartuta dago, bertsio berria nagusitzen den heinean, zaharra erabiltzea ezinezkoa edo oso zaila delako.
  • Abisu bidezko zaharkitzea ere oso ohikoa da. Zenbait ekoizlek produktuaren erabilpen-bizitza noiz bukatzen den jakinarazten dute. Horrela, erabiltzaileak produktu berria edo pieza berriak erosi beharko ditu. Batzuetan, produktuak jakinarazpena jasotzearekin batera funtzionatzeari uzten dio.

Zaharkitze psikologikoa

Produktu baten diseinu-aldaketetan oinarritzen da[2]. Fabrikatzaileek produktuen diseinu berriak zabaltzen dituzte publizitatearen bidez, eta aurreko produktuak zaharkituta geratu direlako ustea zabaltzen dute erosleen artean, diseinu berriko produktuen beharra senti dezaten.

Ondorioak

Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Ekologia digitala: zenbat kutsatzen dugu online?

Kontsumismoa

Zaharkitze programatuaren ondorio nagusia kontsumismoa da. Kontsumitzaileak produktu berria erosi behar du, ezin baitu zaharra erabili. Horrela, ondasunen kontsumoa eta pilaketa bultzatzen da.

Kutsadura eta hondakinak

Produktu berriak ekoizteak kutsadura sortzen du. Horretaz gain, zaharkituta gelditu diren produktuen hondakinak askotan ez dira birziklatzen, eta horiek herrialde pobreetako zabortegietan pilatzen dira.

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya