Zaparrada

Zaparrada euri jasa bortitz bat da,[1] zein denbora laburrean gertatzen baita eta uholdeak eragin baititzake.
Ezaugarriak
Zaparrada prezipitazio mota gogor bat da, gutxi irauten duena eta konbekzio hodeietatik oso zuzen erortzen dena. Tantak izaten dira, eta kazkabarra edo harria baldin bada, orduan zatiki gotorrak, oso handiak, euriarenak baino aski handiagoak. Askotan hodeiaren goiko aldean eratzen da kazkabarra, baina ez da beti lurrera iristen, zeren, oro har, lurrera iritsi baino lehen urtzen baita.
Zaparradaren ezaugarria bat-batean hastea eta bat-batean bukatzea da, eta gorabehera handiak izaten ditu intentsitateari dagokionez; horrekin loturik, zeruak ilun ageri dira, kumuluninbo erako hodeiez estalirik, zeru garbiko tarte laburrekin. Ekaitz moduko euria izaten da beti, konbekziozko haize lasterrek eragina, leku jakin batzuk asko berotu direlako edo fronte sistema aktiboak igaro direlako (ekaitz fronteak).
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2021-01-31 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









