Zapotxin
| Zapotxin | |
|---|---|
| Datuak | |
| Jatorria | Hernani (Gipuzkoa) |
| Sortze urtea (eta desegitearena, desegin bada) | 2023ko maiatzaren 23a - gaur egun (3 urte) |
| Taldekideak | |
| Markel Oiarzabal Libe Yeregui | |
| Informazio gehigarria | |
| www.zapotxin.eus | |
Zapotxin, Markel Oiazabal hernaniarrak antzezten duen pailazoa da. Euskal Herrian barrena herriz herri aritzen da emanaldiak eskaintzen haurrentzat.
Bere ikuskizunetan antzerkia, kantua eta dantza izaten dira protagonista, dibertsioak lagunduta. Emanaldiaz gain, ikuskizun bakoitzarekin lotutako musika diskoa ere kaleratzen du.
Zapotxinen lehenengo emanaldia "Esan, galtzerdi maitea!" izan zen eta 2023ko maiatzaren 23an estreinatu zuen, Hernaniko Biteri antzokian.
Bakarka ia bi urtez aritu ondoren, 2025eko otsailaren 1ean bigarren ikuskizuna iritsi zen: "Baratxuri zoparen sekretua". Oraingo honetan, Zapotxinek Libe Yeregui aktore zumaiarra izan zuen alboan, pertsonaia ezberdinak eginez. Urte honetatik aurrera Zapotxin bakarka aritzetik, pailazo taldea osatzera pasa zen.
Taldekideak
|
Pailazoen urtez urteko bilakaera
Zapotxin pailazoa bakarka hasi zen 2023an. Lehenengo urtean bakarrik igotzen bazen ere oholtzara, 2025ean pertsonaia gehiagorekin hasi zen kontatzen istorioak.
Beste pertsonaiak
| * errepikatutako pertsonaia |
| Aktorea | Pertsonaia | Urtea | Ikuskizuna / Filma |
|---|---|---|---|
| Libe Yeregui | Maripanpalona | 2025 - 2026 | Baratxuri zoparen sekretua |
| Kroketa koketa | 2025 - 2026 | Baratxuri zoparen sekretua | |
| Xerafino bonbardino | 2025 - 2026 | Baratxuri zoparen sekretua | |
| Amona Badalona | 2025 - 2026 | Baratxuri zoparen sekretua |
Zapotxinen ikuskizunak
Esan, galtzerdi maitea! (2023-2025)
Sinopsia
Zapotxin bere aitonaren galtzerdi dendara joango da bisitan. Aitona, ordea, ez da inondik ageri. Hala ere, aitona istorio kontalari bikaina da eta altxor txiki bat utzi du Zapotxinentzat.

Emanaldian zehar, haurrek Zapotxinekin batera "Esan, galtzerdi maitea!" errepikatu eta galtzerdiek aitonaren istorioak kontatuko dizkiete. Haurrak bidaia berezi batean mugilduko dira eta bertso musikatuek lagunduta, Zapotxinek bere herria nola eta nork sortua izan den ulertuko du. Elbira Zipitria ikastolen sortzailea, Lazkao Txiki, sare joslea eta beste zenbait lagunek tartea izango dute emanaldian zehar.
Pertsonaiak
- Zapotxin (Markel Oiarzabal)
Bira, diskoa, DVDa eta bideoklipak
Antzezlana 2023ko maiatzaren 23an estreinatu zen Hernaniko Biteri antzokian.
Ikuskizunarekin batera, izen bereko diskoa ere kaleratu zuen eta bertako abestiekin bideoklipak ere bai.
Baratxuri zoparen sekretua (2025-2026)
Sinopsia
Sorginen gainean dugun iruditegia eta estereotipoak hausteko asmoz, Zapotxinek Maripanpalona sorgina ezagutuko du. Ez du edabe magokorik egiten eta ez da erratz gainean ibiltzen.

Baratxuri zopa lapiko bete baten inguruan, Zapotxinek hainbat herritar ezagutuko ditu: Maripanpalona, sorgin trebe eta lagun ona; Kroketa koketa, sukaldari ospetsu eta baserritarra; Xerafino Bonbardino, orkestra zuzendari eta rockanrolero itsua eta Amona Badalona, Kataluinatik etorritako amona maitagarria, goizero euskaltegira bisita egiten duena.
Guztien laguntzarekin, Zapotxinek ikasiko du betiko ipuinek kontatzen dutenaz gain, gure herrian ere badirela sorgin gehiago: amona, ama, alaba...
Pertsonaiak
- Zapotxin (Markel Oiarzabal)
- Maripanpalona (Libe Yeregui)
- Kroketa koketa (Libe Yeregui)
- Xerafino bonbardino (Libe Yeregui)
- Amona Badalona (Libe Yeregui)
Bira, diskoa, DVDa eta bideoklipak
Antzezlana 2025eko otsailaren 1ean estreinatu zen Hernaniko Biteri antzokian.
Argitalpenak
Pailazoek, beraien ikuskizun bakoitzarekin disko bana kaleratu dute. Lehenengoa 2023an izan zen, taldea eta lehenengo ikuskizuna plazaratu zituzten urte berean.
Diskografia
| Zenb. | Urtea | Pailazoak | Diskoa | Argitaletxea |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 2023 | Zapotxin | Esan, galtzerdi maitea! | Autoekoizpena |
| 2 | 2025 | Baratxuri zoparen sekretua |
Kolaborazioak
| Zenb. | Urtea | Artista | Diskoa | Argitaletxea |
|---|---|---|---|---|
| 1 | 2025 | Potx eta Lotx | Lagunekin topa! ("Lagunekin topa!" eta "Bat, bi, hiru" abestiak) |
Algaraz |
Erreferentziak
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.











