Zartagin

Zartagina, halaber padera (Heg.), elikagaiak frijitu eta salteatzeko ontzi ireki eta zabala da, ertz baxuak dituena eta maneiatzeko kirten bat edo bi dituena. Teknika berezietarako zartaginak daude, hala nola wok egiteko hondo esferikoko zartaginak eta grill egiteko azaleran izurrak dituzten zartagin lauak.
Erabilera bereziak
Baliarraintarrek zartagi ezizena dute. Herrian bada jatetxe/aterpetxe bat izen horrekin eta guraso elkarte bat ere bai.[1][2]
Bestalde, zeruko izarretan Hartz Handia konstelazioan zartagin bat omen dago. Zartagineko zazpi izarretatik bost Hartz Handiaren Talde Higikarian daude, haren nukleoan zehazki. Muturretako bi izarrak, Dubhe eta Alkaid, ez dira talde horretako kide eta aurkako noranzkoan mugitzen dabiltza. Taldea osatzen duten bost izarrak mapan behe-eskuinaldera mugitzen dabiltza. Horrenbestez, poliki-poliki Hartz Handiaren itxura aldatu egingo da eta bere kirtena gero eta makurtuagoa izango den bitartean, kazoa gero eta zabalagoa izango da. Hemendik berrogeita hamar mila urtera Idi-ohoina ez da ezagutzen dugun bezala existituko, alabaina, beste zartagin bat eratuko da kontrako noranzkora begiratuko duena. Hori gertatzean Alkaid eta Phecda izarrek Idi-ohoinaren gorputza osatuko dute eta Phecda, Merak eta Dubhe izarrek kirtena.
Erreferentziak
- ↑ (Gaztelaniaz) «Zartagi» Baliarrain (kontsulta data: 2022-12-28).
- ↑ «Baliarraingo Zartagi Guraso Elkartea - Cif G75072173» www.axesor.es (kontsulta data: 2022-12-28).
Kanpo estekak
| Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









