Zenaida Alcalde
| Zenaida Alcalde | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Madril, 1981 (44/45 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Escuela de Circo Carampa (en) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | zirkuko artista, aktorea, Trapezista eta irakaslea |
| Enplegatzailea(k) | Escuela de Circo Carampa (en) DV8 Physical Theatre (en) Juan Carlos Erregea Unibertsitatea |
Zenaida Alcalde (Madril, 1981) zirkuko artista, trapezista, aktore eta irakaslea da.[1]
Bizitza
Bere ibilbide artistikoa antzerkia ikasten hasi zen. Gero, zirku-arteak ezagutu zituen eta Madrilgo Carampa Zirku Eskolan hasi zen trebatzen; ondoren, Londresera joan zen, eta zortzi urte eman zituen han, eta Circus Space-n ikasi zuen.[1][2][3]
Lan ibilbidea
2008. urtean, Miguel Muñoz Segura zirkuko artista eta magoarekin batera, Puntocero Company izeneko konpainia sortu zuen, antzerkia, zirkua eta magia nahasten zituzten ikuskizunak egiten zituena. Bertan, besteak beste, Doce, Choices[4] eta Fragmentada lanak zuzendu eta antzeztu zituen. Atzerrian, DV8 Physical Theatre, Nofit State Circus edo Tattoo Theatre taldeekin lan egin du.[5][6][7][8][9][10][11][2][12]
Irakasle gisa, 2009. urtean, aireko tekniketako eskolak ematen hasi zen Carampa Zirku Eskolan, eta 2014. urtean, Juan Carlos Erregea Unibertsitateko Ikusizko Arteen eta Dantzaren Graduan (URJC).[2][3]
2018. urtean, Acción Cultural Españolak bultzatutako Foku Cultura Espainia-Kolonbia 2018-2019 akordioaren barruan, Zenaida Alcalde zirkuko profesionalentzako egoitza bat irabazi zuen, zeinaren helburua izan baitzen haien lan-metodoak partekatzea eta elkarlan eta prestakuntza prozesu bat garatzea Pastoko (Kolonbia) Antzerki Kolektibo Eszenikoarekin.[13]
2019. urtean, Tim Burtonen Disney Dumbo animaziozko filmean jardun zuen Alcalde, La grandiosa Catherine interpretatuz, Muñozekin eta Colin Farrell eta Danny DeVito aktoreekin batera.[1][8][14][15][16]
1970. urtean Errege Plazako Price Zirku zaharra eraitsi zuteneko berrogeita hamargarren urteurrena zela eta, Atochako Price de Ronda taldeak Mil Novecientos Setenta Sombreros ikuskizuna aurkeztu zuen, zirku eta antzerki muntaia bat, Aránzazu Riosalido eta Pepe Viyuelaren dramaturgiarekin, Hernán Gené-ren zuzendaritzapean, eta Zenaida Alcaldek trapecio ikuskizuna eskaini zuen. Marta Larralde aktorea eta Jaime Figueroa bentrilokuoa ere aritu ziren.[17][18][19][20][21][19]
Zenaidaren ikuskizunak eszenatoki ezberdinetan antzeztu dira, baita zirku eta antzerki jaialdi eta azoketan ere, London Mime Festival edo The Edinburg Festival kasu. Horrez gain, Rebe al Rebés edo Sin miedo bezalako ikuskizunen aire koreografoa izan da.[22][23][24][25][26][27]
2023. urteko maiatzean, Alcalde izan zen Humanidad (Cinco visiones de Goya para circo) proiektuan parte hartzera gonbidatutako lau zirku-zuzendarietako bat, Extraña devoción pieza laburrarekin. Proiektua Francisco de Goyaren Los Desastres de la Guerra (euskaraz: Gerraren Hondamendiak) izeneko margolariaren 82 grabatuetan inspiratuta zegoen Teatro Circo Price-ren ekoizpen bat izan zen, eta bertan Rakel Camacho eszena-zuzendari eta María Folguera antzerkigilea izan ziren. [28] [29] Urte bereko urrian, Puntocero konpainiarekin, Mahmud (y no solo Mahmud) estreinatu zuen zuzendari eta ekoizle gisa. Ikuskizunak Silvia Albert Sopale-ren dramaturgia izan zuen, eta Dnoé Lamiss (Silvia Sobe) Madrilgo raperoaren soinu-espazioa eta musika. Mahmud Traoré giza eskubideen aldeko aktibistaren Partir para contar liburuaren egokitzapena izan zen, akrobazia, testu-antzerkia eta hip hop elementuak barne.[30] 2025ean, Alcalde Espainiako Arte Eszenikoen Akademiaren Talía Sarietarako izendatu zuten ikuskizun horren eszenografian egindako lanarengatik. [31]
Sariak eta aintzatespenak
- 2017. urtean, akrobaziak, umorea eta poesia uztartzen zituen ¿Y ahora qué? ikuskizunarengatik, Avilako Lengoaia Berrien Nazioarteko XI. Jaialdiko Publikoaren Saria jaso zuen Alcaldek (Artescena), sei lanen artean aukeratua. Jaialdi hau Avilako Udalak antolatzen du eta Espainiako arte eszenikoetako artistak eta konpainiak biltzen ditu.[8][32] [11][14][33][34][35]
- 2025. urteean, Alcalde Arte Eszenikoen Akademiako Talía sarietarako izendatu zuten, Mahmud (y no solo Mahmud) ikuskizunaren eszenografiaren diseinuarengatik, hura ere zuzendu eta ekoiztu baitzuen.[31]
Erreferentziak
- ↑ a b c Muela, Daniel. (2019-02-12). “Hoy en día no es más seguro estudiar una ingeniería que dedicarte al circo”. ISSN 1134-6582..
- ↑ a b c Reflejos… potente poética a través del trapecio y las metáforas visuales.. .[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ a b Aisge. «Españoles en Dumbo» aisge.es.
- ↑ «Choices - Compañía Puntocero - el 24 de Abril - Teatro Circo Price - Madrid» Zirkolika: la revista del circo y las artes circenses 2015-04-24.
- ↑ «Puntocero Company» Redescena.
- ↑ Villena, Marta. (2020-08-11). «Circo, pintura en directo y sabiduría femenina» El País.
- ↑ «Y ahora qué? de la compañía Puntocero estará en el Teatro Circo Price de Madrid» www.culturaltv.es.
- ↑ a b c «Festival Teatralia 2021 de la Comunidad de Madrid» Festival Teatralia 2021 de la Comunidad de Madrid.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Cantón, Miguel. (2021-08-19). «Un vodevil a la madrileña en los Veranos de la Villa» El País.
- ↑ «De la ventriloquía y la magia a las estrellas emergentes de la música española: los Veranos de la Villa presenta una semana de lo más multidisciplinar» ELMUNDO 2021-08-18.
- ↑ a b «Zenaida Alcalde vuela en el Circo Price» hoyesarte.com 2018-05-19.
- ↑ «'Noodles', by NoFitState Circus» The Circus Diaries 2013-08-16.
- ↑ Española, Acción Cultural. «Residencia para profesionales del circo en Colombia 2018» www.accioncultural.es.
- ↑ a b Telemadrid. (2018-05-26). «Espectáculo de la madrileña Zenaida Alcalde, que ha trabajado con Tim Burton, en el Price» Telemadrid.
- ↑ «Lanzan trailer de la nueva versión de ”Dumbo”, dirigida por Tim Burton» www.airedesantafe.com.ar.
- ↑ Redacción, Por. (2019-03-25). «Estrenos del 29 de marzo de 2019» Fotogramas.
- ↑ Mil Novecientos Setenta Sombreros. 2020-10-22.
- ↑ «ABC MADRID 14-10-2020 página 63 - Archivo ABC» abc 2020-10-20.
- ↑ a b Cantón, Miguel. (2020-10-13). «Homenaje a la historia del Circo Price» EL PAÍS.
- ↑ «MIL NOVECIENTOS SETENTA SOMBREROS» Circo Price.
- ↑ «"Mil novecientos setenta sombreros", homenaje al Price y canto a la esperanza» www.efe.com.
- ↑ «Olmedo celebra la quinta edición de su festival Circolmedo» Artezblai 2012-05-07.
- ↑ «Zenaida Alcalde» IMDb.
- ↑ «La Feria de las Artes Escénicas de Palma del Río homenajea a Histrión Teatro por sus 25 años como compañía de referencia | El Independiente de Granada» www.elindependientedegranada.es.
- ↑ 20o FESTIVAL INTERNACIONAL DE TEATRO Y ARTES DE CALLE DE VALLADOLID del 18 al 26 de mayo de 2019. .
- ↑ «Rebe al Rebés» Festival CIRCADA.
- ↑ «Maintomano y el miedo a salir» El Teatro 2019-08-22.
- ↑ «HUMANIDAD | Circo Price» www.teatrocircoprice.es.
- ↑ «'Humanidad (Cinco visiones de Goya para circo)' en el Price de Madrid» RTVE.es 2023-05-13.
- ↑ «El Teatro Circo Price estrena "Mahmud. Y no solo Mahmud", la odisea de un inmigrante» La Vanguardia 2023-10-18.
- ↑ a b 20minutos. (2025-04-04). «Premios Talía de las artes escénicas 2025» www.20minutos.es - Últimas Noticias.
- ↑ Miguel, Carlos de. «Irene de Paz y Punto Cero, premios de Artescena» Noticias de Ávila.
- ↑ «Y ahora qué? de la compañía Puntocero estará en el Teatro Circo Price de Madrid» www.culturaltv.es.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «El Price acoge el espectáculo ganador del Premio del Público en Artescena» La Vanguardia 2018-05-24.
- ↑ Redacción. «Más de 9.000 espectadores en Artescena» Noticias de Ávila.
Kanpo estekak
- Puntocero Companyren webgunea.
- 'Un café con MADPAC' - Zenaida Alcalde, YouTuben ikusgai dagoen bideoa.
- Dumboren trailer ofiziala, YouTuben ikusgai dagoen bideoa.
- 'Humanidad (Cinco visión de Goya para circo)' Price-n, elkarrizketa RNEko aretoan.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









