ZentrioloZentrioloak zilindro itxurako egitura mikrotubularrak dira, animalia zelula guztietan eta soilik landare zelula batzuetan agertzen direnak. Zatiketa zelularrean eta zilio eta flageloen eraketan hartzen dute parte. Interfasean, hau da, zelula zatitzen ari ez denean, zentrioloak bikoteka azaltzen dira (diplosoma), bata bestearekiko perpendikularki kokatuta eta hauek inguratuz matrize perizentriolarra izeneko gai amorfo bat agertzen da. Hau guztia, bi zentriolo eta matrizeak osatzen duten taldea, zentrosoma bezala ezagutzen da. Mikrotubuluen zentru antolatzaile garrantzitsuena da eta normalean nukleoaren inguruan eta Golgi aparatutik gertu kokatzen da. Zentrioloetan bi ade bereizten dira: alde proximala (nukleotik gertuen dagoena) eta alde distala (nukleotik urrunen dagoena). EgituraZentriolo bakoitzak 0.25μm-tako diametroa du eta luzera aldakorra izan dezake (0.5-0.75μm). Zeharreko ebaketetan nabari denez, zentrioloen horma gune zentral baten inguruan antolaturiko 9 mikrotubulu hirukotek osatzen dute. Zentrioloaren alde proximalean, hirukote hauek erdirantz okertuta daude ia erradialki kokatuz. Alde distalean ordea, ez da inklinaziorik nabari. Beraz, mikrotubulu hirukoteak biraturik daude luzerako ardatzean, alde proximaletik distaleraino. Hirukote honetan parte hartzen duten mikrotubuluek berezko izena dute. A mikrotubuluak barne aldekoenak dira eta hauen hormak osorik daude. B mikrotubuluak erdikoak eta C mikrotubuluak kanpo aldekoenak dira eta hauen hormak ez daude osorik. Mikrotubulu hirukote bakoitza aurre eta atzekaldeko hirukoteei lotuta dago nexina izeneko proteinazko firu batez. Nexinak A eta C mikrotubuluak lotzen ditu. Mikrotubulu hirukoteak kanpoaldetik inguratuz gai amorfo dentso bat dago: matrize perizentriolarra. Matrize honek mikrotubuluen zentru antolatzaile gisa jokatzen du. Zentrioloaren luzera osoan desberdintasunak nabari dira. C mikrotubuluak besteak baino laburragoak dira eta ez dira alde distalaren muturrean aurkitzen. Hemen, mikrotubulu bikoteak agertzen dira, plaka basalaren egitura bera agertuz. Desberdintasun honek eta beste batzuk, polaritate morfologiko eta funtzionala ematen diote zentrioloari.
Zentrioloen sintesiaZentrioloak bi modutan sor daitezke:
FuntzioakFuntsean mikrotubuluen eraketa zuzentzen duten egiturak dira.
Kanpo estekak
|