Zinea.eus
| Zinea.eus | |
|---|---|
| Mota | Digitala |
| Fitxa teknikoa | |
| Hizkuntza | Euskara |
| Gai nagusia | Zinea |
| Banaketa | |
| Salneurria | Doakoa |
| Historia | |
| Erredaktoreak | Urko Ortega, Maialen Goñi, Ines Arrue, Ander Makazaga |
| zinea.eus | |
zinea.eus zineari buruzko hedabidea da, izenak berak dioen bezala. Euskarazkoa eta digitala da.[1] Zineari buruzko euskara hutsezko hedabide monotematiko bakarra da. Gainera, Hekimen elkarteko kide ere bada[2]
Historia
Ritxi Lizartzaren ideia izan zen mota honetako hedabide bat sortzea eta 2012an gaia lantzen hastea erabaki zuen.[1] Proiektua 2013an sortu zen, sektorean zegoen hutsune bat betetzeko asmoz: zineaz euskara hutsean eta bereziki euskal zineaz jardungo zuen hedabidea sortzeko beharra ikusi zuten.[3]
Hasieran egunean pare bat albiste baino ez zituzten argitaratzen eta webguneak blog forma zeukan. 2015ean hasi ziren atalak definitzen eta kolaboratzaile sare bat sortzen, besteak beste.[1] Ordutik, unean uneko beharrei erantzuten jardun dute.[3]
Edukiak
Albisteak
Atal honetako berriak ia denak euskal zineari buruzkoak dira, nola edo hala. Badaude Euskal Herrian egiten diren Zineforumei buruzkoak[4], Euskal Herrian zinemagintzari ematen zaizkion diru laguntzei buruzkoak[5] edo Euskal Herrian egiten diren zine jaialdiei buruzkoak[6], besteak beste.
Fokua
Atal honetan elkarrizketak dira nagusi, zineari nolabait lotutako pertsonei eginak hauek ere[7]. Hala ere, badago argitalpenen bat iritzi artikulua dena[8][9] eta editorialak ere bertan argitaratzen dituzte [10][11].
Kritikak
Ixone Santamaria Vidan[12], Mikel Zumeta[13], Sara Hernandez Askasibar[14], Julen Ansa[15], Ines Arrue[16], Maialen Goñi[16], Gaizka Izagirre[17] eta Zigor Etxebestek[18] idatzitako kritikak aurkitu ditzakegu Kritikak atalean. Izan ere, urtean behin egin ohi dute zozketa Kritikari postua esleitzeko[19].
Blogak
Hamaika egileren blogak daude ikusgai atal honetan. Ez da batere atal uniformea, egile bakoitzak erabakitzen duelako zeri buruz jardun bere blogean, baita ildo bakarra jarraitu edo ez ere. Beraz, aniztasuna da nagusi.[20]
Beste batzuk
Aipatutakoetaz gain, badago atal bat norbere edukia bidaltzeko aukera[21] ematen duena. Nor gara atala ere badute[22], hedabidea aurkezteko erabiltzen dutena, eta baita kontakturako datuak emateko ere. Azken atala newsletterra jasotzeko izena emateko erabiltzen dena da[23].
Ildo editoriala
Zineari buruzko hedabidea izanik ez dauka ildo editorialik bere horretan. Hala ere, aipatzekoa da lehentasuna ematen diotela euskarazko zinemagintzari.[1] Edukiari erreparatuz gero, nabaria da baita ere zer argitaratu erabakitzerakoan bi faktore hartzen dituztela kontuan: Euskal Herrian gertatzea edo Euskal Herrian eragina izatea, eta zinearekin lotura izatea[24].
Organigrama[19]
- Proiektu-burua: Ritxi Lizartza da proiektua hasi zenetik lan honetaz arduratzen dena. Ildo nagusiak eta norabide estrategikoa zehazten ditu. Horretaz gain ataria hobetzeko egiten du lan.
- Proiektu-arduraduna: Maialen Goñi kazetaria ibili da lan honetan, 2014tik 2016ra bitartean gutxienez. Edukien erredakzioaz eta argitalpenaz, (kazetarien laguntzaz), diseinuaren beharrak identifikatu eta behar diren aldaketak informatikari zein diseinatzailearekin adosteaz, eta Hekimen elkarteko bileretara joateaz arduratzen da.
- Kazetaria: proiektu arduradunari edukien erredakzioan laguntzeaz arduratzen da, besteak beste.
- Kritikaria: zozketa bidez aukeratzen da urteroko Kritikaria. Astero zinemetan ikusgai izan den filmen baten kritika idazten du.
- Muntatzailea: ikus-entzunezko edukien grabaketaz eta edizioaz arduratzen da, bereziki Fokua atalean argitaratzen direnak.
- Bekadunak: EHUrekin, Deustuko Unibertsitatearekin eta UNIRekin, eta beste hainbat erakunderekin sinatzen dituzte hitzarmenak eta hainbat bekadun hartzen dituzte.
- Kolaboratzaileak: blogak eta iritzi artikuluak idazteaz arduratzen dira.
- Informatikaria: lan honetan dabilenak (2016ra arte, gutxienez, Maramara taldeko Lander Irazusta izan zen) atariaren mantentze lanak eta eraldaketak egiten ditu.
- Diseinatzailea: albisteei formatua ematen die eta logoa diseinatzen du beharra dagoenean (2016ra arte, gutxienez, Amaia Etxepeteleku arduratu zen lan honetaz, Maramara taldekoa bera ere).
- Administraria: beste edozein erakundetan administrariak egiten duen lana egiten du, hau da, atariak arlo administratiboan izan ditzakeen beharrak kudeatzea (Irati Arrutik egin zuen lan hau 2016ra arte gutxienez, Maramara taldekoa dena baita ere).
Negozio eredua eta enpresa
Zinea.eus irabazi asmorik gabeko proiektua da[25] eta baita doakoa ere. Izan ere, harpidetzak ez dira kobratzen[25] eta webgunean ez dute aukerarik ematen proiektua diruz laguntzeko. Zinea Sortzen SL enpresa da atariaren jabea[26]
Erreferentziak
- ↑ a b c d (Gaztelaniaz) Noticias, Diario de. «Maialen Goñi eta Ines Arrue: “Gure txikitasunetik zerbait handiagoa egin ahal dugula uste dugu”» www.noticiasdenavarra.com (kontsulta data: 2021-06-10).
- ↑ gaztezulo. «Zinea.eus: "Gure zinema nazioarteko edozein proiekturen maila berean dago, eta beraz, filmak berak merezi duelako joan behar da ikustera, ez Euskal Herrian sortua delako"» Gaztezulo (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ a b Erredakzioa. (2019-04-11). «Elkarrizketa - Nolakoa da ZINEA.EUS?» Zinea (kontsulta data: 2021-04-28).
- ↑ Erredakzioa. (2021-05-03). «Film laburren emanaldia, Bageraren Zineforumean» Zinea.eus (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ Erredakzioa. (2021-05-03). «Ikus-entzunezko sektorarentzako Generazinema laguntzak kaleratzear, Nafarroan» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ Erredakzioa. (2021-05-03). «Welcome to 'Chechnya' filma nagusi, Giza Eskubideen Zinemaldian» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ «Fokua Artxiboak» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ Elkartea, Hekimen-Euskal Hedabideen. (2021-05-04). «Erabakiak ongi ulertzeko» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ Arrue, Ines. (2020-04-14). «Bertan behera» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ Arrue, Ines. (2020-08-03). «Paradisu zineman ikusiko gara…» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ Ander Makazaga. (2020-03-19). «Bideotik 2020: errealitatea narratiba berrietatik aztertuz» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ «Ixone Santamaria Vidan, Egilea hemen Zinea» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ «Mikel Zumeta, Egilea hemen Zinea» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ «Sara Hernandez Askasibar, Egilea hemen Zinea» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ «Julen Ansa, Egilea hemen Zinea» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ a b «Ines Arrue, Egilea hemen Zinea» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ «Gaizka Izagirre, Egilea hemen Zinea» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ «Zigor Etxebeste, Egilea hemen Zinea» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ a b «Organigrama» zinea 2017-02-07 (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ «Zinea.eus atariko blogak» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ Zinea.eus. «Igo zure edukia» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ Zinea.eus. «Zinea.eus. Jarri gurekin harremanetan» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ Zinea.eus. «NEWSLETTER» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ Zinea.eus. «Azala» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ a b Erredakzioa. (2015-03-17). «Zinea.eus - Proiektuaren bide-orria» Zinea (kontsulta data: 2021-05-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vasco, Eusko Jaurlaritza-Gobierno. (2021-10-02). «zinea atariko kideen gidari lanak» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2021-05-06).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









