Share to:

Zintzarri

Hainbat zintzarri mota Zubietako Errota Ekomuseoan
Pirineoko zintzarri mota zenbait: bulunba edo dunda, zintzarria eta kalaxka.

Zintzarria, halaber joarea edo arrana (Bizk.), abeltzaintzan erabiltzen den ezkila antzeko tresna bat da. Abere talde bakoitzean hainbat animaliari (usu, hierarkikoki nagusiei) zintzarri bat lotzen die abeltzainak eta horrela animaliaren mugimenduek zintzarrien ahotsa entzunarazten dute. Modu horretan, errazagoa zaio abeltzainari abereen kokapena jakitea.

Metalezkoak edo zurezkoak dira. Neurria animaliaren arabera aldatzen da: behienak hamar zentimetrokoak izan daitezke eta ardienak, bost zentimetroak, esaterako.

Zintzarri baten hotsa.

Eratorriak eta sinonimoak

Zintzarriari joare, arran, bulunba eta klask ere deitzen zaio, tokia zein den. Txikigarritzat txintxarri forma erabili ohi da. Ez dira ohikoak zintzarri lexemari txikigarria sortzeko ardurako atzizkiak (-txo, -xka, -ño) eranstea. Txintxarritxo forma txikigarri bikoitza, ordea, ohikoa da, oso zintzarri txikia izendatzeko.

Zintzarri eta joare motak[1]

  • Bildots-joarea edo zintzarri-kalaxka txikia edo txakur txintxarria: bildotsarentzat.
  • Ardi-joarea, laukantoikoa edo zintzarri-kalaxka: ardientzat.
  • Ardi-joarea (biribil formakoa): ardientzat.
  • Joare-larria edo zikiro-joarea: ardiari edo zikiroari jartzen zitzaion.
  • Dunba txikia: ardientzat.
  • Behor-joarea: behorrari jartzen zitzaion.
  • Dunba: zikiroari jartzen zitzaion; ardiarentzat handi xamarra bazen ere, bidean joateko ere jartzen zitzaion noizbehinka.

Zintzarriaren atalak[1]

  • Garoia: bertatik sartzen da uztaia.
  • Uztaia: gaztainez gehienetan edo haritzez egina izaten zen.
  • Zintzarria edo joarea: txapaz edo letoiz eginiko zatia.
  • Mingaina: behien adarra edo idiarena izaten zen normalean, baina egun, plastikozkoak izaten dira.

Joaregile eta abeltzainen belarri zolia

Julio Caro Baroja eta Pio Caro Baroja etnografoek Navarra, las cuatro estaciones beren filmeko zati bat Zubietako Martzelino San Miguel zubietar joaregilearekin grabatu zuten 1970ean, ofizioaren xehetasunak azaltzeko.[2] Beste azalpen batzuen artean bideoan Martzelinok zioen joare bat egiterakoan bezero bakoitzarentzat soinu desberdin bat sortu behar zuela, eta bezero bakoitzaren joare guztiek soinu bera eman behar zutela. Antzeko azalpen bitxiak eman dituzte 2018an Goizuetako Apezetxea joaregileek[3] eta Ereñotzuko Jose Luix Beasain artzainak.[1]

Inauteriak

Zubietako eta Iturengo inauterietan joaldunek zintzarriak eramaten dituzte, soinuak espiritu txarrak uxatuko dituelako ustean.

Ituringo arotza

Herri-kanta horretan, duela hiru mende zintzarriek (joaliek) Iturenen zuten garrantzia ikus dezakegu. Mikel Laboak bertsio ospetsu bat egin zuen.

Ituringo arotza, Erramun Joakin,
haserre omen zaude zeren degun jakin.
Santuek ez laitekez fiatu zurekin:
San Kritobal urtuta joaliak egin.

Arotzak erran dio bere andreari:
- Urtu behar dinagu, ekarran santu hori!
- Gizona nora zoaz, bekatu da hori!
- Etzionagu erranen sekula nihori.

Ituringo garaile Ramuntxo Joakin
haserre omen zira zeren dudan jakin.
Konfesa zaitez ongi erretoarekin:
ez dute zer fidatu Santuek zurekin.

Kobrezko Santurikan inon bazarete,
egoten al zarete hemendik aparte;
baldin arrotz horiek jakiten badute,
gariek egiteko urtuko zaituzte.

Erreferentziak

  1. a b c Sanz-Azkue, Iñaki. (2017-07-02). «Zarata ala musika?» Argia (kontsulta data: 2018-08-08).
  2. Caro Baroja, Julio eta Pio. (1970). "Navarra. Las cuatro estaciones" bideoaren zatia, "Zubietako Joaregilea - Fabricante de cencerros, Zubieta (Nafarroa)", Edorta Amuruak Youtuben egokitua (2011-07-06).. Gobierno de Navarra, D.L. 1994. ISBN 84-235-1271-1. (kontsulta data: 2018-08-07).
  3. Sanz-Azkue, Iñaki. (2018-02-11). «Belarri finetik soinu oneko joarea» Argia (kontsulta data: 2018-08-07).

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya