Zintzinato
| Zintzinato | |||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||||
| Bizitza | |||||||||
| Jaiotza | K.a. 519 | ||||||||
| Herrialdea | |||||||||
| Heriotza | Erromatar Errepublika, K.a. 430(e)ko hamarkada (88/98 urte) | ||||||||
| Familia | |||||||||
| Aita | Quinctius | ||||||||
| Ama | ezezaguna | ||||||||
| Ezkontidea(k) | Racilia | ||||||||
| Seme-alabak | |||||||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||||||
| Leinua | Quinctii Cincinnati (en) | ||||||||
| Hezkuntza | |||||||||
| Hizkuntzak | latina | ||||||||
| Jarduerak | |||||||||
| Jarduerak | nekazaria, politikaria eta militarra | ||||||||
| Gradua | Legatu (Antzinako Erroma) | ||||||||
Luzio Kintzio Zintzinato (Lucius Quinctius Cincinnatus, K.a. 519-K.a. 439), patrizioa, kontsula, jenerala, eta, ondoren, diktadorea izan zen denbora labur batez, senatuaren aginduz. Katon Maiorrek, ondradutasun, zuzentasun, osotasun eta beste bertute erromatar batzuen (xalotasun errustikoa eta anbizio pertsonal eza) eredu bihurtu zuen, ahalmen estrategiko militar eta legegile nabarmenekin uztartzen jakin zituen bertuteak.
Patrizioa zen, tribunatuaren eta idatzitako lege ororen aurkakoa. Nahigabetuta erretiratu zen bere haziendara, politikan parte hartzeari uko eginez, bere seme Kaeso, tribunoen aurka hizkera bortitz bat erabiltzeagatik erbesteratua izan baitzen. Erromako Senatuak consul suffectus[1] hautatu zuen, urte horretan izendatua izan zen Publio Valerio Publikola hil ondoren. Terentilia Arsa legearen ondorioz tribunoen eta plebeioen artean zegoen gatazkan bitartekari lanak egin behar izan zituen eta, ondoren, bere nekazari lanetara itzuli zen.
Bi urte beranduago, K.a. 458an, Senatuak berriz deitu zuen, erromatar armada eta Erroma bera, ekuoen eta volskoen inbasiotik salbatzeko, horretarako, erabateko boterea eta diktadore kargua eman ziotelarik. Esaten denez, Zintzinatok, eskuak goldean zituen eskakizuna helarazi ziotenean. Inbaditzaileen aurka, hamasei egunetan garaipena lortu ondoren, ohore guztiei uko egin zien.
K.a. 450ean, Zintzinato, dezenbiro kargurako hautatu gabeko hautagaia izan zen. Kontsul kargurako plebeioak aukeratuak izateari buruzko legearen eztabaidetan, baretze neurrien defendatzaile bezala agertzen da. K.a. 439an, laurogei urterekin, bigarren aldiz izendatu zuten diktadore, Espurio Melioren ustezko azpijokoen aurka egiteko.
Bere ereduak, AEBetako Cincinnati hiriaren izena inspiratu zuen, Ohio estatuan dagoena, "Zintzinato"en elkartearen omenez jarritako izena, George Washington ohoratzen zuena, elkarte honek, Ameriketako Estatu Batuetako Independentzia Gerraren garaiko Zintzinatotzat hartzen zuelarik.
| Aurrekoa Publio Volumnio Amentino eta Servio Sulpizio Kamerino Kornuto |
Erromatar kontsula Gaio Klaudio Irregilenserekin K.a. 460 |
Ondorengoa Kinto Fabio Vibulano eta Luzio Kornelio Maluginense |
Kanpo estekak
- ↑ Antzinako Erromako magistratu berezia, bere urteko agintaldia amaitu baino lehen hil, uko egin edo kargutik kentzen zuten kontsul arrunta ordezkatzeko hautatua.
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









