Zinzibilo
| Zinzibilo | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | K.a. II. mendea |
| Herrialdea | Norika |
| Heriotza | K.a. II. mendea ( urte) |
| Jarduerak | |
Zinzibilo (latinez: Cincibilus) Norikako Erresuma zeltako erregea izan zen, K.a 170. urte inguruan. Erregeak hospitium publicum (arkordio politiko) baten bidez erresumaren eta Erromatar Errepublikaren arteko erlazio onak ezarri zuen.Tito Liviok dioenez, Zinzibilok, bere anaia ordezkaritza baten buru gisa bidalita, Erromatar Senatuaren aurrean kexa bat aurkeztu zuen aurreko urteko kontsul Gaio Kasio Longinoren aurka: honek Erromarekin adiskidetsu ziren Alpeetako tribuen soroak suntsitu eta milaka pertsona esklabo gisa eraman zituela salatuz. Horren ondoren, Senatuak bi enbaxadore eta opariak bidali zituen Norikara, eta hori Erromarentzat Zinzibilo eta bere erresumak zuen garrantziaren seinaletzat hartzen da.[1]
Erromatar inperioaren hasierako Via Julia Augusta bidearen ibilbideari jarraituz (Plöckenpassetik Norikara zihoana), Ekialdeko Alpeetarako sarrera-atea eta enbaxadoreen ibilbide bezala identifika daitezke. Dravako haranako bide-gurutzagune aurrehistorikoak Irschenen lehen kokaleku egokia eta zeltar printzerri baten egoitza eratzea erraztu zuen. Ambidravitarren lurrak suposatzen da esparrua, eta ziurrenik Zinzibilo haien erregea zen, Norikako Erresumaren konfederazioko parte.[2]
Erreferentziak
- ↑ Lampurlanés, Isaac. (2016). «Del Ab urbe condita de Tito Livio al Scipió e Anibal de Antoni Canals» Scriptura (23-24-25): 213–233. doi:. ISSN 2340-7891. (kontsulta data: 2026-02-18).
- ↑ Dobesch, Gerhard. (1980). Die Kelten in Österreich nach den ältesten Berichten der Antike: das norische Königreich u. seine Beziehungen zu Rom in 2. Jahrhundert vor Christus. Böhlau ISBN 978-3-205-07136-5. (kontsulta data: 2026-02-18).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









