Zormendi
| Zormendi | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 742 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°04′29″N 2°12′25″W / 43.07469°N 2.20682°W |
| Mendikatea | Murumendi-Urrakiko mendilerroa |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Mendizaletasuna | |
| Mendikat | Mendikat |
Zormendi Gipuzkoako erdialdeko mendi bat da, Murumendiko mendilerroan kokatua, Beasaingo udalerriaren lursailetan, Goierri eskualdean. 742 metroko garaiera du. Usurbe eta Murumendi mendiak elkartzen dituen mendikateko lehenengo mendia da.
Usurbe mendiaren ipar-mendebaldean eta Mallutzen hegoaldean kokatua dago.
Ekialdeko bizkarrean Arripilata izeneko zelaigunea dago. Beasainmendiko baserritarrek Murumenditik karobietarako garraiatzen zituzten kareharriekin han egiten zituzten harri-pilak zirela-eta hartu du Arripilata izena.
Zormendi eta Usurbe lotzen dituen lepoak Agorta du izena eta bertan borda baten eta karobi baten hondakinak daude. Agortan iraileko lehen asteburuan ospatzen da Beasainmendi auzoko baserrietako gazteen artean antolatzen duten erromeria.
Mendebaldeko mazelatik behera Artegi erreka eta beherago Pagobeltz izena hartuko duen Biruin erreka abiatzen dira. [1][2]
Ibilaldiak
- Beasaindik: 1 ordu eta 15 minutu
- Ordiziatik: 1 ordu eta 30 minutu
Ikus, gainera
Erreferentziak
- ↑ Zufiaurre, Josetxo. (1999). Beasaingo mendiak eta errekak. Beasaingo Udala (web.archive.org), 37 or. ISBN ISBN 84-921541-3-6..
- ↑ Katxo, Jose Manuel. (2004). Beasaingo mendiak. Beasain.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










