Share to:

Zupaki

Zupaki
simulakroa, manufactured good (en) Itzuli eta infant product (en) Itzuli
Materiala(k)Kautxua, Plastikoa eta silikona

Zupakia[1] edo txupetea (Hego Euskal Herrian)[1][2] haur txikiei lasaitu daitezen ematen zaien gomazko edo plastikozko titimuturra da. Historikoki oso tresna zaharra da. Literatura zientifikoan lehenengo aipamena 1473koa da, Bartholomäus Metlinger alemaniar fisikariaren Kinderbüchlein liburuan. Lehen zupaki baten patentea Ameriketako Estatu Batuetan eman zen, 1900 urtean.

Diseinua

Zupaki gehienen diseinua oso antzekoa da. Oinarriz, bi pieza edo bakarrekoa izan daiteke. Egun, joera pieza bakarrekoak erabiltzea da, horrela pieza bat askatzeko eta umeak irensteko arriskua gutxitzeko. Lehen, sexismoa zela eta, nesken eta mutilen arabera, arrosak eta urdinak izaten ziren. Egun, zorionez, hori gainditu da eta diseinu eta kolore ugari aurki daiteke. Batzuetan gordetzeko diseinuak ere egiten dira, zilarrezko oinarriarekin eta abar.

Funtzioak

Zupakien erabileraren beharra oso gai eztabaidatua da. Dena dela, orokorrean, erabiltzeko joera handia dago. Funtzio desberdinak izan ditzake:[3]

  • Haur txikiek amaren sabeletik elikatzeko xurgatzeko erreflexua garatzen dute. Hori dela eta, amaren titimuturra eskura ez badute hatz lodia xurgatzeko joera izaten dute, eta hori ere arazo iturri izan daiteke.
  • Antsietatea gutxitzen diete haurrei.
  • Lasaigarri gisa, zeren eta haurrak amaren titia dela pentsa baitezake.
Haur askok, zupakia ez badute, hatz lodia xurgatzen dute.

Arazoak

Espezialista gehienek zupakiaren erabilera baztertzen ez badute ere, denbora luzean ez erabiltzeko aholkua ematen dute. Aholkuaren arrazoia zupakiaren erabilerak hortzetan sor ditzaketen arazoak saihestea da. Hori arazo nagusia izanik ere, badira beste batzuk, esaterako ahoan zauriak agertzeko aukera, alderantzizko hozka sortzeko aukera... Azkenik, zupakiak kutsaduraz gaixotzeko aukera handitzen du, batez ere salmonellaz eta estafilokokoez, zeren eta ez baita erraza erabateko garbitasuna mantentzea. Orokorrean, aholkua hamabi hilabetetik aurrera ez erabiltzea da.[4]

Aholku batzuk

  • Jaio ondoren lehenengo hilabetean ez eskaini, edoskitzea ez oztopatzeko.
  • Erakargarriago egiteko eztia edo elikagai gozoak inoiz ez erabili, haurraren hortzak kalte baititzakete.
  • Hamabi hilabetetik aurrera ez erabili, hortzetan eta ahoan arazoak sor ditzake, baita lengoaiaren garapenean ere.
  • Garbitzeko ez da komeni helduek beren ahoan sartzea, infekzio iturri izan baitaiteke.
  • Kontuz zupakia heltzeko kateekin.
  • Ez erabili zupaki zaharrak edo beste umeek erabilitakoak.[4]
Zupakia ez "garbitu" zure ahoan.

Agurraren erritua

Zupakiak balore sinboliko handia du eta, sarritan, haur txikien sinbolotzat erabili izan da. Bestalde, kentzeko beharra ikusita, zenbait ohitura sortu dira helburu hori lortzeko eta, halaber, haurrek handitu diren errealitatea irudikatzeko. Horri "Agurraren erritua" esaten zaio. Hona hemen horietako ohitura batzuk:

  • Iruñean eta Nafarroako herri batzuetan haurrek erraldoiei "ematen" diete, hau da, haien eskuetatik zintzilikatzen dituzte.
  • Euskal Herri osoan Gabon-gauan Olentzerori uzteko ohitura ere badago. Haurrak gauean uzten du eta goizean desagertu da, Olentzerok eraman baitu, eta horren truke opariak jasotzen ditu.

Erreferentziak

  1. a b Elhuyar Hiztegia
  2. «txupete». Euskaltzaindiaren Hiztegia(Kontsulta data: 2026-07-21).
  3. (Gaztelaniaz) .
  4. a b c (Gaztelaniaz) .

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya