Zurgai
Zurgai. Euskal Herriko Poetak. Poetas por su pueblo Euskal Herriko literatura aldizkaria, gaztelerakoa, bereziki olerkigintzan eta lirikaren inguruko kritika literarioan espezializatua. Bilbon (Bizkaia) zuen egoitza, eta zuzendaria Pablo González de Langarika zen. 2016ean, Pablo González de Langarikaren heriotzarekin batera aldizkaria desagertu zen. Aldizkariaren ibilbideaAldizkari honen jatorria aspaldiko Bizkaiko elkarte batean zegoen,Sociedad Poético Literaria Aralar zelakoan; talde horretatik, ondoren, Euskal Herriko Poetak - Poetas por su pueblo kolektiboa sortu zen. Kolektibo berriaren helburu nagusietariko bat poesia kalera ateratzea izan zen, taldearen izena bera bezala jatorri sozialeko helburu nabaria alegia; horretarako Bilboko hirigunean mural erraldoiak egiten zituzten eta, aldi berean, orriak eta aldizkari apalak argitaratu zituzten. Argitalpen horietako lehendabizikoa Yambo izenekoa izan zen;[1] aldizkaria kalean saldu egiten zen eta honekin lortutako diruarekin publikazioaren ale berri bat prestatzen zuten. Yamboren bidez kolektiboaren egileen lanak zabaldu nahi zituzten, modu horretan poeta berriak ezagutzera emateko. Nolabait ideia berarekin 1979n Zurgai agertu zen, azken hau asmo handiagoekin egina. Zurgairen lehenengo hogeita bost aleak asmo horretan kokatu ziren, kolektiboaren lanak zabaltzearena alegia, baina 1988an taldeak krisi larri bat izan zuen eta, ondorioz, zatitu egin zen. Urte horretan Pablo González de Langarika idazlea zuzendari bezala izendatua izan zen eta gaur egun horretan darraio. Une horretatik aurrera aldizkaria beste bideak lantzen hasi zen: euskal poeten lanak argitaratzen zituen bitartean -mila poeta baino dezente gehiago hogeitamar urte hauetan- aldi berean gai nagusi baten inguruko monografikoen argitalpenari ekin zion. Aldizkari monografiko horien edukia ugaria izan da: batzuetan puntako idazleengan zentratu da, besteak beste, Blas de Otero, Angela Figuera Aymerich, Gabriel Celaya, Antonio Gamoneda, Juan Larrea, Bitoriano Gandiaga, José Manuel Caballero Bonald, Pere Gimferrer mailako egileak; bestetan nazio eta herrialde desberdinetako olerkigintzaren inguruan antolatu dira: Kubako olerkigintzan, Korsicarena, Leongoa, Extremadurakoa... ; beste kasutan, gai zehatz baten inguruan prestatu dira: emakumeek egindako poesiaz, prosaz eginiko poesiaz, ikusteko poesiaz... Beraz,ikusten denez, Zurgai ez da bakarrik Euskal Herriko lirikaz kezkatzen. Esan daiteke ikuspuntu unibertsala izan duela beti. Aldi berean, azpimarratzekoa da monografiko horietan guztietan sormeneko lanekin batera artikulu kritikoak eta dibulgaziozkoak argitaratzen direla. 2016ean, Pablo González de Langarikaren heriotzarekin batera aldizkariaren ibilbidea moztu zen. Bigarren garaiko aldizkariaren ezaugarri nagusiak inpresioaren kalitatea eta diseinua izan dira; modu batez, album baten diseinua du Zurgaik eta horretan alde grafikoak garrantzitsuak dira. Halaber, sarritan, aldizkariaren barruan poeta desberdinei eskainitako koadernoak eta separatak jaso dira. 2009an Zurgaik 30 urte bete zituen eta esan daiteke lasai asko Euskal Herriko gaztelaniaz eginiko poesia aldizkari zaharrena dela. Azkenik, esan behar da bere eduki guztiak Interneten saretuta daudela; hauxe da helbidea: www.zurgai.com.[2] 1989tik argitaratutako monografikoakXX. mendean
XXI. mendean
ErreferentziakBibliografia
Kanpo estekak
Ikus, baita ere |