Share to:

Zuzenak

Zuzenak
Datuak
Motakirol kluba
Jarduera sektoreakirol jarduerak
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Legezko formafundazioa
Historia
Sorrera1980
Sortzailea
SorlekuaGasteiz
webgune ofiziala

Zuzenak edo Zuzenak Fundazioa Gasteizko kirol talde paralinpikoa da. Bere helburu behiena kirol egokitua sustatzea da. Desgaitasunen bat duten pertsonentzat beren-beregi sortutako jardueren eskaintza zabala garatu du: kultura, gizartea eta kirolarekin lotutako jardueren programak.[1]

Vital Fundazioak ematen dio izena bere ikur nagusiari, saskibaloi egokituko taldeari, hain zuzen ere. Gainera, bi erakundeen arteko harreman estuari esker, askotariko jarduerak antolatzen dira (txirrindularitza, tiro olinpikoa, mahai-tenisa, badmintona...).

Tailerrak ere antolatzen dituzte: pilatesa, urpeko igeriketa, lasaitzeko ariketak, musikoterapia eta aisialdiarekin loturiko beste hainbat ekintza barne hartzen dituena. Ekimen horiekin guztiekin lortu nahi dena herritarren sentsibilizazioa areagotzea da.

Historia

1980. urtean sortu zuten Zuzenak, dibertsitate funtzionala zuen lagun-talde baten erantzun gisa. Talde horren buru Julio Alberto Roca Llamas izan zen 40 urte baino gehiagoz (30 urte presidente gisa eta 10 urte mahai-teniseko jokalari gisa),[2] eta helburua zen gizartean bere lekua aurkitzea kirolaren bidez, hasieran aulkiko saskibaloiaren bidez. 40 urte baino gehiagoren ondoren, ariketa fisiko egokituaren kanpainak 500 pertsona baino gehiagorengana iritsi ziren Gasteizen.[3]

2005. urtean, Zuzenak Fundazioa sortu zen, desgaitasuna duten pertsonak Araban sartzera bideratutako hainbat gizarte-proiekturi lekua egiteko eta Laudion, Amurrion eta Agurainen ariketa fisiko egokituko kanpainak egiteko.

Babesle nagusien artean Vital Fundazioa, Michelin Fundazioa, Gasteizko Udala eta Arabako Foru Aldundia daude, besteak beste.

2022an bere irudi korporatiboa berritu zuen: bere granate kolore klasikoak tonalitatea magentara aldatu zuen, sortu zenetik 40 urte baino gehiago igaro ondoren klubak bilatzen duen estilo berrikuntza eskainiz.

2023an Julio Rocak Roberto Ruiz de Apodakari eman zion klubeko presidentziaren lekukoa.[4]

Erreferentziak

  1. Garmendia Etxeberria, Aitor. (2024-07-20). «Zuzi olinpikoaren keak uzten duen lorratzaz» Berria (kontsulta data: 2024-07-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Roberto Ruiz de Apodaca se convierte en el nuevo presidente del club Zuzenak» Diario de Noticias de Álava 2023-01-11.
  3. (Gaztelaniaz) «Referentes del deporte adaptado» Noticias de Gipuzkoa 2021-09-06.
  4. (Gaztelaniaz) Gatón, Natxo. (2023-01-12). «Julio Roca cede el testigo en Zuzenak» Gasteiz Hoy.

Ikus, gainera

Kanpo estekak


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya