Étienne Polverel
| Étienne Polverel | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Brive-la-Gaillarde, 1740 |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Paris, 1795eko apirilaren 6a (56/57 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa gaskoia |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | abokatua, politikaria eta autorea |
| Kidetza | Q72187547 Framazoneria |
Étienne Polverel (1740 – 1795eko apirilaren 6a) bearnes abokatu eta iraultzaile izan zen. Sendi aristokratako semea eta bertan hazia, Bearnoko sindiko bilakatu zen, eta gero Nafarroako Estatu Nagusiek kontratatu zuten beren sindiko (ordezkari) izan zedin.
1789an Parisera deitutako Estatu Nagusien batzar erabakigarrian, Nafarroako Erresumaren berezitasuna eta estatus bereizia aldeztu zuen eta, geroago, Santo Domingoko uharteko esklaboen askapena agindu zuen, eta haiei berdintasun politikoa eman.
Nafarroako Estatu Nagusien sindikoa

Nafarroan ospe handiko jurista zen neurrian, 1784an, Bertrand Dominique Joachim de Logras Olhontzeko markesaren mandatuz, Mémoire à consulter et consultation sur le franc-aleu du Royaume de Navarre idatzi zuen. Lan horren eta bere jardueraren indarrez, aitoren semeen artean toki bat aitortu zitzaion, Nafarroa Behereko historia osoan oinordetzaz eskuratu ez den kasu bakarra.[1]
Nafarroako Estatu Nagusiek 1789an Parisera deitutako Estatu Nagusietarako kontratatu zuten Polverel. Bertan, Nafarroaren subiranotasuna defendatu zuen, baita Frantziako Erresumaren eskubide berdinak eta independenteak zituela ere. Horretarako txosten luze eta umo bat prestatu zuen Nafarroaren ezaugarri historikoez, Tableau de la Constitution du Royaume de Navarre et de ses rapports avec la France deitua.[2]
| « | Ez dugu epaiketarik nahi frantsesez, gure jendeak ez baitira mintzaira horretan elekatzen, epaiketa horiek euskaraz egitea nahi dugu, hura baita nafarren hizkuntza. | » |
—E. Polverel, 1789 | ||
Urte horretan bertan, posizio iraultzaileenen presiopean, Luis Frantziako eta Nafarroako erregeak "frantziarren errege" izena hartu zuen trukean. Nafar ordezkariek (Frantxistegi tartean), hori entzunik, batzarrean ez parte hartzea erabaki zuten, haiek frantziarrak ez zirelakoan. Polverelek, orduan, defendatu zuen Nafarroak estatu independente bat osatzea beste aukerarik ez zuela.[3]
Esklabotza deuseztatzearen alde

Nafar foruak, bereziki, eta Ipar Euskal Herrikoak, oro har, bertan behera utzi ondoren, Polverel Parisen geratu zen, eta jakobinoen taldeko kide bihurtu. Bertan, esklabotza legez kanporatzearen alde nabarmendu zen.[2] 1792an, apirilaren 4an onartutako beltzen eta zurien eskubide berdinen legea ezartzera bidali zuten Hispaniolara Leger Felicite Sonthonaxekin batera. Bertako elite zuriek ez zuten onartu, are gutxiago esklaboek Kolonietako Batzarrean tokirik izatea, eta gogor egin zioten.
1795ean, Frantziara deitu zuten atzera eta, bertan, zenbaiten etsaigoa irabazirik baitzeukan, tartean kolono zurien metropoliko kideena, Osasun Publikoko Batzordearen aurrean salatua izan zen. Apirilean hil zen gaixorik, haren gaineko epaia atera baino lehen; auzibide berean, Sonthonaxek kasua irabazi zuen.
Erreferentziak
Bibliografia
- Bolinaga, I. 2012: La alternativa Garat. El proyecto napoleónico de crear un estado vasco, Donostia, Txertoa. ISBN 978-84-7148-530-4
- Agirreazkuenaga, J. 2016: Vascos con historia, Donostia, Txertoa. ISBN 978-84-7148-575-5
- Martínez de Muniain, Emilio Valerio. (1993). La historia de Navarra de 1445 a 1814; Entre la tradición y la modernidad. Donostia: Txertoa ISBN 84-7148-281-9..
Ikus, gainera
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









