Ñuflo de Chaves
| Ñuflo de Chaves | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Ñuflo de Chaves Sotomayor |
| Jaiotza | Santa Cruz de la Sierra, 1518ko ekainaren 18a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Chiquitania (en) |
| Familia | |
| Aita | Álvaro Rodríguez de Escobar "el viejo" |
| Ezkontidea(k) | Elvira de Mendoza |
| Haurrideak | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | konkistatzailea eta esploratzailea |
Ñuflo de Cháves (Trujillo, 1518 – Ipar Chaco, 1568) espainiar konkistatzailea izan zen. 1542. urtean Paraguaira iritsi zen Álvar Núñez Cabeza de Vacaren espedizioarekin. Bi urte geroago, Río de la Plata probintziaren gobernadore izateko Domingo Martínez de Irala eta Cabeza de Vacaren arteko gatazka hasi zenean, Cháves Iralaren alde azaldu zen. Harek aginpidea lortu zuen, eta 1547an Cháves iparraldera joan zen, zilar bila, gobernadore berriaren laguntzaz. Hurrengo urtean, Iralak Pedro de la Gascari laguntza eskaini zion Limako istiluetan Pizarroren aurka borrokatzeko. Cháves joan zen lau espainiar eta ehun indiarrekin, baina Limara iritsi zirenean, Pizarro hila zen. Chávesek Iralarentzat eskatu zuen gobernadore-izendapena, baina Gascak ez zuen onartu, eta Diego de Sanabriari eman zion aginpidea. 1558an, Irala hil ondoren, Cháves iparraldeko lurraldeetara joan zen Mendoza gobernadorearen aginduz, Xaraye mendietan hiri bat sortzera. 158 espainiar eta 23 itsasontzi hartu zituen horretarako, baina bere benetako asmoa gobernazio burujabea sortzea zen. 1559an Nueva Asunción sortu zuen, Guapai ibaiaren ertzean, baina laster hasi ziren lurraldea kolonizatzeko eskubideak zirela-eta tirabirak Andés Manso eta Chávesen artean. Arazo hura konpontzeko Cháves Limara joan zen. Han erregeordeak bere seme García de Mendoza lurralde hartako gobernadore izendatu zuen, eta Cháves berriz gobernadoreordeko. 1561. urtean, Guapai aldera itzuli zenean, Santa Cruz de la Sierra sortu zuen Chiquitos mendietan. Indiarrek hil zuten Asunciónerako bidean. [1]
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
| Artikulu hau Extremadurako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
- ↑ Atlas de los exploradores españoles. GeoPlaneta 2009 ISBN 9788408086833. PMC 556943554. (kontsulta data: 2018-12-01).
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









