Ćevapi
| Ćevapi | |
|---|---|
| haragiz egindako plater | |
| Materialak | Ailorbea savory (en) piperrautsa piperbeltza bildoskia behikia sodio bikarbonatoa txerrikia haragi xehetua Baratxuria |
| Historia | |
| Jatorrizko herrialdea | Southeastern Europe (en) |
Ćevapi (Zirilikoz: ћевапи), Balkanetako plater tradizional bat da, turkiarren kebabaren aldaera da. Bosnia-Herzegovinako eta Serbiako plater nazionala da, eta UNESCOk Gizateriaren Kultura Ondare Immaterial izendaturik dago. Gaur egun Ćevapia Balkanetako herrialde askotan kontsumitzen dira.
Historia
Otomandar administrazioaren garaian, hajduktarrek (matxinoek, legez kanpokoek) haien kebab berezia (hajdučki ćevap) egiten zuten ziri batean sarturiko haragi zatiak suaren gainean errez.[1]
Serbia hegoaldeko Leskovac herrian errezeta propioa sortu zen, Leskovački ćevap[2] eta 1860. hamarkadan Belgradera iritsi zen ćevapčići izenarekin , merkatu handiko "Rajić" jatetxera eta arrakastatsua izanik herrialde osora zabaldu zen. Tabernetako bezeroek oso gustokoa zuten edanarekin batera jateko.[3] 1930. hamarkadan Jugoslavia guztian zabaldu zen.
Osagaiak eta prestaketa
Bosnia-Herzegovinako ćevapiak zekor haragi txikituzko bi mota erabiltzen ditu, eskuz nahasten direnak eta inbutu bat erabiliz itxura zilindrikoa ematen zaio. Serbiako ćevapčićian zekor, arkume edo txerri haragia erabiltzen da, batzuetan hainbat mota nahastuz.[4]
Haragia gatz eta piperrautsez ontzen da eta ogi zapalarekin zerbitzatzen da. Alboan tipula potxatua, ajvar saltsa edota jogurta artzen zaio apaingarri.
Ćevapi motak
| Izena | Irudia | Deskribapena |
|---|---|---|
(Sarajevski ćevapi) |
Zekor haragiz soilin egiten da eta 6-10 cm arteko zilindroa izaten da. 1-2 cm-ko diametroa dute. | |
(Pazarski ćevapi) |
Zekor haragia (%70) eta bildoskia (%30) nahasten dira eta tipula txikitu pixkat ere badute barnean. | |
(Banjalučki ćevapi) |
Zekor haragiz egiten da eta errezeta tradizionalean baratxuria gehitzen zaio eta 36 orduz tenperatura baxuan ontzen uzten da. Lau ćevapi lotuta zerbitzatzen dira. | |
(Travnički ćevapi) |
Zekor haragia eta bildoskia nahasten dira eta gatza, piperrautsa eta bikarbonatoa gehitzen zaizkio. Tipula potxatuaz zerbitzatzen da. | |
(Tuzlanski ćevapi) |
Ardikia, zekorkia eta bildoskia nahasten dira, ardikia gainerakoen bikoitza da. Prestatu ondoren hozkailuan utzi behar da ontzen hainbat orduz. | |
(Leskovački ćevapi) |
Txerrikia du, horregatik komunitate musulmandarretatik kanpo soilik ikusten da. Gainerakoak baino zilindro luzeagoak eta finagoak dira. |
Erreferentziak
- ↑ (Ingelesez) Fodor, Eugene. (1962). Yugoslavia. McKay. (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Ingelesez) Mitchell, Laurence. (2013). Serbia. Bradt Travel Guides ISBN 978-1-84162-463-1. (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Serbieraz) Nušić, Branislav Đ. (1996). Beogradska čaršija. Ars Libri (kontsulta data: 2025-04-05).
- ↑ (Ingelesez) «Serbian Ćevapčići» Allrecipes (kontsulta data: 2025-04-05).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









