2019ko Korrika
2019ko Korrika edo 21. Korrika Euskal Herrian zehar ospatzen den Korrika jaialdiaren hogeita batgarren edizioa izan zen. AEK elkarteak antolatu zuen eta Txillardegi hizkuntzalari donostiarra omendu zuen.[1] Klika leloa izan zuen.[1] IbilbideaGaresen abiatu zen apirilaren 4an eta Gasteizen bukatu apirilaren 14an. Azken kilometroa Maialen Lujanbio bertsolariak egin zuen eta ondoren berak idatzitako mezua irakurri zuen.[2][3][4] Lekukoan eramandako mezua2019ko Korrikak lekukoan eramandako mezua, Maialen Lujanbio bertsolariak idatzia, hau izan zen:[5]
Lujanbiok berak irakurri zuen mezu hori 21. korrikaren bukaerako ekitaldian, 2019ko apirilaren 14an, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.[5] Korrika KulturalaHainbat ekintza kultural egin ziren Korrikaren inguruan:
Korrika munduan zeharMunduko hainbat tokitan antolatu ziren Korrikak, Euskal Etxeek edota Unibertsitateek antolatu zituzten.[13] Etxepare Institutuarekin elkarlanean.[14]
Hauetaz gain beste talde batzuek ere antolatu zituzten Korrikak, hala nola, Amsterdamen, Lisboan, Banyolesen, Noumea-Kanakyn, Grazen, Alacanten, Munichen[13] eta Txinako Harresian. Bereziki birala egin zen Kaledonia Berrian egindako bideoa, kanakiarren hizkuntzaren alde lanean ari diren eragileekin batera egindakoa.[15] AbestiaKlika Korrika 2019 abestiaren hitzak Mad Muasel, Fermin Muguruza eta La Furia abeslariek konposatu zituzten[16] eta musika aldiz Fermin Muguruzak eta Kataluniako Chalart58 taldeak sortu zuten elkarlanean.[17] Muguruza izan zen Bilbon grabatu zuten bideokliparen zuzendari artistikoa. Bertan hainbat dantzari agertzen dira dantza estilo ezberdinak uztartuz: euskal dantzak, hip hopa, break dance edota dantza garaikidea, besteak beste.[18] Bideoaren aurkezpena egin zutenean La Furiak bere gurasoak izan zituen gogoan, euskararen alde ez zegoen giroan egindako ahaleginei esker, bera belarriprest izatera iritsi delako.[19] Argitaratu zen egun berean, bideoklipak 100.000 bisitatik gora izan zituen, ikusleen aldetik iritzi kontrajarriak bilduz.[20][21] Erreferentziak
Kanpo estekakInformation related to 2019ko Korrika |