A Complete Unknown
A Complete Unknown (euskaraz: «Erabateko ezezaguna») James Mangoldek zuzendutako 2024ko drama biografiko estatubatuar bat da. Elijah Wald-en 2015eko Dylan Goes Electric! liburuan oinarrituta, filmak Bob Dylan folk musikan izan zituen lehen arrakastetatik hasi eta 1965eko Newport Folk Festival-en tresna elektrikoen erabilerari buruzko eztabaida garrantzitsuraino erretratatzen du.
American Film Institute eta National Board of Review erakundeek A Complete Unknown 2024ko hamar film onenetako bat izendatu zuten, eta azken horrek antzeztaldeko emakumezko aktore onenaren saria ere eman zion Elle Fanningi.[1]
Izenburua

Filmaren izenburua Dylanen abesti batetik dator: «Like a Rolling Stone» (1965). Horrela dio abestiak: «How does it feel / How does it feel / To be without a home / Like a complete unknown / Like a rolling stone?».[2]
Izendapenak
Hiru izendapen jaso zituen Urrezko 82. Globo sarietan eta 6 izendapen BAFTA sarietan. Zortzi Oscar saritarako izendatua izan zen, bestetik: Film onena, Zuzendaritza onena, Gizonezko aktore onena, Antzeztaldeko gizonezko aktore onena, Antzeztaldeko emakumezko aktore onena, Egokitutako gidoi onena, Soinu onena eta Jantzi onena.
Sinopsia
1960ko hamarkadaren hasierako New Yorkeko musika eszenan girotua, A Complete Unknown filmak Bob Dylan 19 urteko folk abeslariaren arrakastaren historia kontatzen du. Bere abestiak eta bere mistika mundu mailako fenomeno bihurtu ziren.[3] Bere ibilbidean, Pete Seeger lagun eta lankidearen laguntza izan zuen eta pertsonaia hori ere ageri da filmean. Seeger, AEBetako folklorea berreskuratu eta aktibismo politikorako tresna bilakatu zuen kantari ezkertiarra izanik, komunismoaren aurkako sorgin ehizaren jazarpena jasan zuen. Hasieran, harreman handia izango dute Seegerrek eta Dylanek, baina gero liskarrak sortuko ziren.[4] Filman ere, beste artistekin batera, Dylan eta Joan Baez arteko harremanak azaltzen dira.
Talde teknikoa
- Zuzendaria: James Mangold.
- Gidoilariak: Jay Cocks, James Mangold.
- Liburua: Elijah Wald.
- Aktore nagusiak: Timothee Chalamet, Edward Norton, Elle Fanning.
- Argazkia: Phedon Papamichael.
- Iraupena: 141 min.
Aktoreak
- Timothée Chalamet: Bob Dylan
- Edward Norton: Pete Seeger
- Elle Fanning: Sylvie Russo
- Monica Barbaro: Joan Baez
- Boyd Holbrook: Johnny Cash
- Dan Fogler: Albert Grossman
- Norbert Leo Butz: Alan Lomax
- Eriko Hatsune: Toshi Seeger
- Big Bill Morganfield: Jesse Moffette
- Will Harrison: Bob Neuwirth
- Scoot McNairy: Woody Guthrie
- P. J. Byrne: Harold Leventhal
- Michael Chernus: Theodore Bikel
- Charlie Tahan: Al Kooper
- Ryan Harris Brown: Mark Spoelstra
- Eli Brown: Mike Bloomfield
- Nick Pupo: Peter Yarrow
- Laura Kariuki: Becka
- Stephen Carter Carlsen: Paul Stookey
- Eric Berryman: Tom Wilson
- David Alan Basche: John Hammond
- Joe Tippett: Dave Van Ronk
- Kayli Carter: Maria Muldaur
- Sarah King: Barbara Dane
- Alaina Surgener: Gena Russo
- Will Price: Joe Boyd
Erreferentziak
- ↑ https://variety.com/2024/film/awards/afi-awards-top-10-wicked-anora-dune-2-1236236697/
- ↑ https://web.archive.org/web/20110819164036/http://www.bobdylan.com/songs/like-a-rolling-stone
- ↑ «Amorruak egingo gaitu aske» Berria 2025-02-26 CC BY-SA 4.0 lizentziapean.
- ↑ https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20250227/bob-dylan-en-doinuak-pantaila-handian
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









