Adurtza
| Adurtza | |
|---|---|
Adurtza Hegoalde gizarte etxetik | |
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Gasteiz |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°50′11″N 2°39′42″W / 42.8364°N 2.6617°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 6.681 (2023) |
Adurtza Gasteizko (Araba) auzoa da, Olarizu ondoan kokatuta dagoena. Hiriaren hego-ekialdean dago. Iparraldean trenbidearekin egiten du muga, hegoaldean Olarizuko parkearekin, mendebaldean San Kristobal auzoarekin eta ekialdean Oreitiasolo industrialdearekin.
Auzoaren gune nagusiaz gain, etxebizitzen beste bi gune ditu: 1950eko hamarkadan eraikitako Errekaleor etzebizitza multzoa, Errekaleor ibaiaren alboan eta Neveras muinoaren azpian dagoena, eta Esmaltaciones enpresa zegoen tokian 2010eko hamarkadan eraiki ziren etxebizitza berriak, Olarizuko parkearen sarreran.
Historia

Donemiliagako goldean (1025) Adurzaha izeneko herrixka bat aipatzen da. Adurzaha izena zuen herrixka, gutxi gorabehera, gaur egun hutsik dagoen Olarizu herrixka eta Gasteiz izena zuen herrien artean zegoen. Herrixkatik antzinako galtzada erromatar bat igarotzen zen eta Donejakue Bidearen adarretako bat. Adurtza, 1258ean Gasteizi utzitako herrixketako bat izan zen. Denborak aurrera egin ahala, Gasteizi erabat loturik geratu zen, eta kanpoaldeko auzoaren izaera hartu zuen. San Kristobal izenaz ere izan zen ezagutua, auzoan kokatzen den San Kristobalgo baseliza zaharrarengatik.
Auzoaren erabateko garapena 1950eko hamarkadan hasi zen, gaur egungo Adurtzako auzoaren eraikitzearekin. Ondorengo hamarkadetan, Iturritxu kalea eraiki zen, Gasteizko hiria inguratzen duen errepidearen alboan kokatua eta hegoaldean Gasteizen muga dena.

Ikus, gainera
- Olaran (Gasteiz) (HAPOko 14. sektorea, Errekaleor barne biltzen duena).
- San Kristobal eliza (Gasteiz).
Kanpo estekak
| Gasteizko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Abetxuku • Adurtza • Alde Zaharra • Anglo-Vasco • Arana • Aranbizkarra • Arantzabela • Ariznabarra • Arriaga-Lakua • Babesgabeak • Done Jakue • Ehari-Gobeu • Ekialdeko Nekazaritza Eremua • Gatzalbide • Goikolarra • Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Judimendi • Koroatzea • Lovaina • Mendizorrotza • Pilar • Salburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • Txagorritxu • Zabalgana • Zabalgunea • Zaramaga | ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










