Gatzalbide
| Gatzalbide | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Gasteiz |
| Administrazioa | |
| Posta kodea | 01009 |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°51′25″N 2°41′00″W / 42.8569°N 2.6833°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 2.147 (2023) |
Gatzalbide[1] Gasteizko (Araba) auzoa da. Hiriaren ipar-mendebaldean dago; iparraldean Arriaga-Lakuako auzoarekin egiten du muga, ekialdean Pilar auzoarekin eta hegoaldean Txagorritxuko auzoarekin.
Gatzalbide hiriko auzo txikienetakoa da, 1970eko hamarkadan zehar eraiki zen. Udalaren eta Gasteizko eta Arabako aurrezki kutxen laguntzaz eraiki ziren etxebizitzak. Gasteizko hiriaren iparraldeko irteeraren ondoan zegoen, baina 1980ko hamarkadatik aurrera Arriaga-Lakuako auzo berria garatu zen Gazalbideren iparraldean.
Jakingarriak
Gatzalbideko auzoan Jesus Guridi Kontserbatorioa eta Luis Dorao Haur eta Lehen Hezkuntzako Ikastetxe publikoa daude. Auzoaren erdian kokatuta, Gatzalbide merkataritza gunea dago: saltokiak, tabernak, lonjak eta elkarteak batzen dituen espazioa. Gasteizko tranbiaren Txagorritxu, Euskal Herria eta Honduras geltokiak Gazalbide auzoan daude. Auzoaren iparraldean Eusko Jaurlaritzaren egoitza nagusia eta Gasteizko autobus geltokia daude, eta mendebaldean Txagorritxu Ospitalea.
Argazki galeria
-
Monumentua Jesus Guridiri
Erreferentziak
- ↑ Henrike Knörr, Elena Martínez de Madina. Gasteizko Toponimia I. Ciudad/Hiria. (kontsulta data: 2024-8-17).
| Gasteizko auzoak | ||
|---|---|---|
|
Abetxuku • Adurtza • Alde Zaharra • Anglo-Vasco • Arana • Aranbizkarra • Arantzabela • Ariznabarra • Arriaga-Lakua • Babesgabeak • Done Jakue • Ehari-Gobeu • Ekialdeko Nekazaritza Eremua • Gatzalbide • Goikolarra • Hego-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Ipar-mendebaldeko Nekazaritza Eremua • Judimendi • Koroatzea • Lovaina • Mendizorrotza • Pilar • Salburua • San Kristobal • San Martin • Sansomendi • Santa Luzia • Txagorritxu • Zabalgana • Zabalgunea • Zaramaga | ||
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










