Airbus
Airbus hegazkinak ekoizten dituen Societas Europaea da. Enpresaren bulego eta lantegi garrantzitsuenak Tolosa Okzitanian daude. Europako merkataritzako hegazkin fabrikatzailerik handiena da, eta munduko bigarrena, Boeing-en ondoren. Partzuergoa Europako zenbait enpresa aeroespazialez dago osatuta. Bigarren Mundu Gerraz geroztik Estatu Batuetako industria aeronautikoak munduan zuen nagusitasunari aurre egin nahian elkartu ziren Britainia Handiko Hawker Siddeley, Deutsche Airbus taldeko enpresa alemaniarrak eta Frantziako Sud-Aviation. Hitzarmena 1967an sinatu zuten, eta taldea ofizialki 1970ean sortu zen. Ondoren, Espainiako CASA enpresa ere sartu zen partzuergoan. Airbusen akzioen %80 EADSen esku daude eta gainontzeko %20a BAE Systemsek kontrolatzen ditu. Azken honek bere akzioak saltzeko asmoa azaldu du. 50.000 langile inguru ditu Airbusek, hauetatik gehienak bere Frantzia, Alemania, Espainia eta Ingalaterrako lantegietan. 2015eko urtarrilaren 13an zabaldu zenez, Airbus liderra zen eskaeretan baina Boeingek gehiago saltzen zuen. 1.456 enkargu jaso zituen 2014an, Boeingek baino 24 gehiago, baina 94 hegazkin gutxiago eman zituen[1]. Hegazkinak
Erreferentziak
Kanpo estekak(Ingelesez) Airbus-en webgune ofiziala |