Philips
Koninklijke Philips Electronics N.V. Herbehereetako produktu elektronikoen multinazionala da, bere sektorean nagusietako bat, 1890ean sortua. Kabornozko harizko lanpara bat egin ondoren, Gérard Philips (1858-1842) ingeniariak eta bere aita Frédéric Philipsek erabaki zuten goritasun-lanparak eta osagai elektronikoak saltzen hastea. 1916rako beren beirategia zuten eta beren gas-fabrika ere bai. Garai horretan Europa, Brasil eta Australian hedatu zen enpresa. Baina zabalkunde handiena 1920ko hamarraldian lortu zuten, irratiari esker.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, zabalkunde handia izan zuen soinuaren eta irudiaren alorrean, merkatu berriak lortu baitzituzten. 1982an Compact Disc-aren teknologian nagusitasuna lortu zuten japoniarren aurretik. Philipsek gaur egun tresna elektronikoen sektorean lan egiten du batez ere, baina baita osasunaren, goi-fidelitatearen eta telekomunikazioaren alorrean ere.
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









