Aizpea Otaegi
Aizpea Otaegi Mitxelena (Errenteria, Gipuzkoa, 1974ko azaroaren 18a) politika publikoen arloko aholkulari eta politikaria da. Soziologian eta Politika Zientziatan lizentziatua, Elhuyar Fundazioko Aholkularitza Zerbitzuan koordinatzaile nagusia zen, 2019ko ekainean, Errenteriako alkate izateko hautatua izan zen arte.[1][2] Hizkuntzaren normalizazioa eta berdintasunaHizkuntzaren normalizazioa eta berdintasuna, bi esparru horiek landu ditu Elhuyar Aholkularitzan. Adibidez, Gasteizko Udaleko Euskara Zerbitzuak eskatuta, genero ikuspegia hizkuntza politikan txerta ahal izateko proposamen bat aurkeztu zuen Otaegik Goizargi Oruesagasti eta Joana Arakistainekin batera.[3] Esparru honetan egindako lanaren adierazgarri dira ondokoak:[4]
Errenteriako lehen emakumezko alkateaErrenteriako historiako emakumezko lehen alkatea izan da. Inbestidura-bozketan aldeko hamabi boto eta bederatzi zuri lortu zituen. Elkarrekin Podemosekin lortutako akordioaren ondorioz, Otaegik gehiengo absolutuarekin ziurtatu zuen alkatetza, EH Bilduren bederatzi zienegotzien eta Podemosek, Equok eta Ezker Batuak osatzen duten koalizioko hiruen babesa lortuta.[5][6] 2023ko ekainaren 17an, bigarrenez alkate aukeratua izan zen EH Bilduko bederatzi zinegotzien eta Elkarrekin-Podemos-IU-AV koalizioaren bi zinegotzien aldeko botoarekin.[7] Alkatetzan egindako ibilbidea2020ko azaroan, COVID-19aren pandemiaren bigarren olatuaren baitan, Errenteriako Zaintza Sare Publiko-Komunitarioa berriro martxan jartzea erabakitzen da egoerari aurre egiteko: «Guztiok ari gara gure bizitzak aldatzen, guztiok ari gara ziurrenik esperimentatzen beldurra, ohi baino bakardade handiagoa. Isolatzen edo harremanak ere murrizten ari gara, eta kezkatzen gaitu oro har biztanleriaren ikuspegitik, baina batez ere, adin batetik gorako herrikideen kasuan, pentsatzen dugulako hor gertatu daitezkeela egoera lazgarrienak. Beldurrik handiena, isolamendurik handiena adin horietan gerta daiteke.»[8] Erreferentziak
Kanpo estekak
|