Alfred Sant
Alfred Sant (Pietà, 1948ko otsailaren 28a) maltar idazle eta politikaria da. Maltako lehen ministroa izan zen 1996tik 1998ra.
Matematika eta Fisika ikasi zituen Maltako Unibertsitatean eta Administrazio Publikoa Parisko École nationale d'administration-en. 1970etik 1975era Maltak Europako Erkidegoan duen enbaxadan egon zen, eta Harvard Business School-en Enpresen Administrazioan doktoretza lortzeko postua utzi zuen.
1982tik 1992ra Maltako Alderdi Laboristaren informazio saila zuzendu zuen. 1992an alderdiko presidentziara iritsi zen eta 1996tik 1998ra Maltako lehen ministro izan zen. BEZa kendu eta Malta Europar Batasunean sartzeko prozesua eten zuen. Gobernuan 22 hilabete eman ondoren, 1998ko iraileko hauteskundeak galdu zituen.
2003ko erreferendumean, Malta Europar Batasunean sartzearen aurka agertu zen. 2004 eta 2008ko hauteskundeetan garaitua izan zen eta alderdiko lider postutik dimititu zuen. 2014tik 2024ra Europako Parlamentuko diputatua izan zen.
Eleberriak, ipuinak, antzezlanak eta ez-fikziozko lanak idatzi ditu.
Lanak
Atzezlanak
- Min Hu Evelyn Costa? (1979)
- Fid-Dell tal-Katidral (1994)
- Qabel Tiftaħ l-Inkjesta (1999)
Ipuin bildumak
- Kwart ta' Mija (1995)
- Pupu fil-Baħar (2009)
Eleberriak
- L-Ewwel Weraq tal-Bajtar (1968)
- Bejgħ u Xiri (1981)
- Silġ fuq Kemmuna (1982)
- La Bidu, La Tmiem (2001)
- L-Għalqa tal-Iskarjota (2009)
- George Bush f'Malta (2013)
Ez-fikziozkoa
- L-Impenn għall-Bidla (1986)
- It-28 ta' April 1958 (1988)
- Malta's European Challenge (1995)
- Confessions of a European Maltese (2003ko autobiografia)
- Is-Soċjaliżmu fi Żminijietna (2004)
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









