Alice D'Amato
Alice D'Amato (Genova, 2003ko otsailaren 7a) kirolari italiarra da, gimnastika artistikoan lehiatzen dena. 2024ko Udako Olinpiar Jokoetan txapelduna izan zen oreka-barran, italiar batek gimnastikan lorturiko lehen garaipen olinpikoa izan zen[1], eta zilarreko domina eskuratu zuen taldeka[2]. BiografiaAlice eta Sara ahizpa bikia zazpi urterekin hasi zien gimnastika artistikoa lantzen. 2020an Liguriako atleta onenen saria jaso zuten biek ala biek. 2017an Mediterraneoko gazte mailako Jokoetan zilarrezko domina eskuratu zuen aparatu guztien sailkapenean, Elisa Iorio italiarraren atzetik, eta taldeka txapeldun izan ziren[3]. 2018an gazte mailako Europako txapelketatan taldeka urrea eta barra asimetrikoetan zilarrezko domina jantzi zituen.[4] 2019an Europako Txapelketa absolutuan aparatu guztien sailkapenean laugarren egin zuen oreka-barran erori ondoren. Hurrengo egunean barra asimetrikoetan brontzezko domina eskuratu zuen. Munduko txapelketan taldeka Italiak brontzea lortu zuen. Tokio 2020ko Olinpiar Jokoetan Italia laugarren gelditu zen, podiumetik kanpo beraz[5]. Ordutik aurrera Europako txapelketatan bikain aritu zen, Munich 2022an taldeka txapeldun eta barra asimetrikotan bigarren, Antalya 2023an alderantziz, eta Rimini 2024an urrezko bi domina (taldeka eta barra asimetrikoak) eta zilarrezko bat (aparatu guztiak). Paris 2024ko Olinpiar Jokoetan Italiak zilarrezko domina eskuratu zuen Estatu Batuen atzetik. Ondoren aparatu guztien lehiaketan laugarren egin zuen eta podiumera sartzear egon zen. Azkenik oreka-barran urrezko domina eskuratu zuen, hau izan zen italiar ginmasta batek lorturiko lehen urrezko domina olinpikoa[1]. Palmaresa
Erreferentziak
Kanpo estekak |