Alkaxuri
| Alkaxuri / Irubelakaskoa | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Garaiera | 967 m |
| Mota | mendia |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 43°14′25″N 1°24′30″W / 43.24028°N 1.40833°W |
| Mendikatea | Gorramendiko mendilerroa |
| Herrialdea | |
| Foru erkidego | |
| Udalerria | Baztan |
| Mendizaletasuna | |
| Ohiko bidea | Sumutsuko bordatik edo Itzulegitik. |
| Luberri | Luberri |
Alkaxuri, Iruegiko kaskoa edo Irubelakaskoa Baztango (Nafarroa Garaia) mendia da, Nafarroa Behereko (Bidarrai) mugatik gertu dagoena. 967 mko garaiera du. Aritzakun eta Urritzateko haranak bereizten ditu.
Gorramendiko mendilerroaren iparraldeko muturrean dago kokaturik, Iparlako mendilerroaren mendebaldean.
Leku guztietatik urruti dagoen mendia dirudi Alkaxurik. Biderik motzenak Sumus aldetik eta Gorramendi aldetik datoz, eta Iparraldeko ertza eta Hegoaldeko ertzean gora datoz hurrenez hurren. Hiru hegi aipatzen dira bigarren izenean eta ertzak ere hiru dira, baina hirugarren ertza ez da beste biak bezain erosoa; Aritzakun aldera amiltzen den ertz hautsi eta malkartsua da. Tontorrean harri pila bat baino ez dago. Panoramika ikusgarria da oso, bere oinean zabaldutako Aritzakun eta Urritzateko haranak inguratzen dituzten mendietara zabal-zabalik baitago: Artzamendi, Iparla eta Gorramakil dira horietan nabarmenenak.
Abiapuntuak
- Baztan aldetik: Otsondoko mendatetik ateratzen da bide bat Gorramendirantz, eta mendi horren azpian dagoen Itzulegiko ingurunea da abiapuntua (706 m). Leku honetara oinez irits daiteke Bozate auzotik halaber. Itzulegitik, bide bat igotzen da Urtusuko bordetara, eta hortik bide batek zeharkatzen du pagadia Burdingurutzeko leporaino. Aritzakungo ibarra mendebaldean gelditzen da, aurrera jarraituz Akomendi, eta ekialdera joz, Enterramenduko Kaskoa eta azkenik Irubelakaskoa. Urritzateko ibarrak Iparlatik banatzen du.
- Bidarrai aldetik: Bide batek eramaten du Basasagar baserriraino, oraindik Nafarroa Beherean, eta hor dago abiapuntua (237 m). Jaitsi behar da lehenik Sumutsuko bentara, eta hortik hartzen den pista batetik ibili eta gero basoan sartzen den markatutako xendatik goranzko bidetik iparraldeko ertzetik tontorrera iristen da. Desnibel handiagoa du iparraldeko bide honek (ia 750 m-koa), hegoaldekoa baino (250 m-koa).
Ikus, gainera
Erreferentziak
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










