Share to:

Alla Nazimova

Alla Nazimova

Bizitza
JaiotzaJalta1879ko maiatzaren 21a (juliotar egutegia)
Herrialdea Errusiar Inperioa  (1879 -  1917)
 Ameriketako Estatu Batuak  (1927 -  1945)
HeriotzaLos Angeles1945eko uztailaren 13a (66 urte)
Hobiratze lekuaForest Lawn Memorial Park
Heriotza moduaberezko heriotza: gaixotasun kardiobaskularra
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Konstantin Stanislavski
Vladimir Ivanovitx Nemirovitx-Dantxenko
Jarduerak
Jarduerakaktorea, zinema ekoizlea, gidoilaria, idazlea, antzerki aktorea, zinema aktorea eta film-zuzendaria
Jasotako sariak

IMDB: nm0623417 Allocine: 9051 Rottentomatoes: celebrity/alla_nazimova Allmovie: an156288 IBDB: 81790
Find a Grave: 758 Edit the value on Wikidata

Alla Nazimova, sortzez Mariam Edez Adelaida Leventon (errusieraz: Алла Назимова; Jalta, Errusiar Inperioa, 1879ko maiatzaren 21a (juliotar egutegia) – Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1945eko uztailaren 13a) errusiar-estatubatuar aktore, gidoigile eta produktorea izan zen.

Askotan Nazimova izen hutsez ezagutzen da, eta Alia Nasimoff ere deitu izan zioten.[1][2]

Bizitza

Familia

Bere benetako izena Mariam Edez Adelaida Leventon (Мириам Эдес Аделаида Левентон) izan zen. Gurasoak Yakov Leventon eta Sonya Horowitz izan ziren, judutar jatorriko familia, Krimeako Jaltan bizi zena, sasoi hartan Errusiar Inperioaren parte zena. Gurasoak banandu egin ziren eta, ondorioz, eskola, etxe arrotz eta ahaideen artean pasatzen zuen denbora. Horrek asaldura emozionala sortu zion, eta autoritatearen kontra matxinatu zuen, arreta izateko bide gisa.

Ikasketak

Neskato goiztiarra izan zen, eta zazpi urterekin biolina jotzen zuen. Nerabea zela antzerkiarekiko interesa piztu zitzaion eta Moskuko interpretazio akademian jarraitu zituen klaseak, Konstantin Stanislavskiren Moskuko Artearen Antzokian sartu baino lehen, «Alla Nazímova» izenarekin, eta gero «Nazimova» izen hutsarekin. Izen artistikoa Adelaida eta Nadezhda Nazimova (Kaleko haurrak eleberri errusiarraren heroia) konbinaziotik sortutakoa da. 1899an, Serguéi Golovín bikotekide aktorearekin ezkondu zen; senar-emazteak «soilik izendunak» ziren, eta ez ziren inoiz legez dibortziatu.[3][3]

Ibilbidea

Nazimova Broadwayren 1911ko The Marionettes lanean.

Nazimovaren antzerki ibilbidea laster loratu zen eta 1903. urtean izarra zen Moskun eta San Petersburgon. Europan zehar bidaiatu zuen, Londresen eta Berlinen antzezteko, bere lagun Pavel Orlenev aktore eta ekoizlearekin batera. 1905. urtean, biak New Yorkera joan ziren, eta errusieraz idatzitako antzerki bat sortu zuten Lower East Side antzokian. Abentura horrek ez zuen arrakastarik izan, Orlenev Errusiara itzuli zen eta Nazimova New Yorken geratu zen.[3]

Henry Miller ekoizlearekin sinatu zuen kontratua eta 1906. urtean Broadwayn egin zuen debuta, kritikari zein ikusle gisa arrakasta lortuz. Oso azkar egin zen ezaguna (antzoki batek bere izena hartu zuen) eta Broadwayn distiratzen jarraitu zuen urteetan zehar, sarritan Henrik Ibsen eta Antón Chéjov antzergilearen lanetan antzeztu zuen.

Nazimovak 1916. urtean egin zuen debuta zinema mutuan, War Brides izeneko 1915eko 35 minutuko lan batean lortutako ospeari esker. Lan horrek Lewis J. Selznicken arreta erakarri zuen. Hurrengo urteetan, arrakasta handiko film asko filmatu zituen, eta diru-sarrera handiak lortu zituen. 1917. urtean, pelikula bakoitzeko 30.000 dolar irabazten zituen, filmatutako egun bakoitzeko 1.000 dolarreko sariarekin. Horrekin astean 13.000 dolar lortzen zituen. Sasoi hartan, Mary Pickford aktoreak astean 3.000 dolar baino ez zituen irabazten.[3]

1918. urtean, 39 urte zituela, Nazimovak eskarmentu handia zuen berak ere parte hartzen zuen filmak ekoizten eta idazten hasteko. Oscar Wilde eta Ibsen bezalako autore garrantzitsuen moldaketetan, bere teknika filmiko propioak garatu zituen, sasoi hartarako ausartak zeritzotenak. Bere proiektuek, Ibsenen lanean oinarritutako Casa de muñecas (1922) eta Oscar Wilderen lan batean oinarritutako Salomé (1923) barne, arrakasta txikia izan zuten eta diru asko galdu zuen haiekin.

Alla Nazimova, Arthur Ricek ateratako argazkian Marguerite Gautier pertsonaia Camille filmean.

1925 urte inguruan, ezin izan zion aurre egin zinemagintzak zekarren inbertsio ekonomikoari. Hori zela eta, zinema utzi eta Broadwayn jardun zuen berrogeiko hamarkadaren hasierara arte; orduan, berriz ere film gutxi batzuetan aritu zen lanean, ustez behar ekonomikoengatik. Bere bi paper ezagunenak Robert Taylorren Escape (1940) pertsonaiaren amarena eta Tyrone Power pertsonaiaren amarena izan ziren 1941 Blood and Sand (Odola eta area) lanetan.

Bere bizitza pribatutik festa xelebre eta libertinoen inguruko zurrumurru asko sortu ziren Sunset Boulevard-eko bere etxean, 1919an eraikitako Alaren lorategia izenaz ezaguna, 1927an hotel eta apartamentu gune bihurtu zena. Geroko urteetan ere, etxe horietako batean bizitzen jarraitu zuen. Nazimovak komenentziako ezkontza bizi izan zuen, biak homosexualak baitziren, Charles Bryant (1879-1948) New Yorkeko aktorearekin, 1912 eta 1925 urteen artean.[4][5][3][6]

Nazimova 1922ko Casa de muñecas filmean.

1917tik 1922ra, Nazimovak eragin eta botere handia izan zuen Hollywooden. Oso eskuzabala zen talentuko aktore gazteekin, eta, batzuetan, harreman sentimentalak izaten zituen haietako batzuekin. Adibide nabarmen bat Anna May Wong izan zen, bere lehen lana The Red Lantern filmean egin zuen hamalau urterekin estra gisa. Rodolfo Valentinoren emazteen (Jean Acker eta Natacha Rambova) karrerak hasten ere lagundu zuen. Nazimovak harreman sentimentala izan zuen Ackerrekin, baina eztabaidagai da Rambovarekin zuen adiskidetasuna inoiz amodiozko abentura batera iritsi ote zen (zurrumurruak izan ziren Nazimovaren eta Rambovaren arteko harreman homosexual bati buruz – Dark Lover-en aipatzen da, Emily Leiderrek idatzitako Rodolfo Valentinoren biografia – nahiz eta ez ziren inoiz konfirmatu). Nazimova txundituta geratu zen Rambovak zuzendari artistiko gisa egindako lanarekin, eta Rambovak Nazimovaren Camille eta Salome lanen produkzioetako dekoratu berritzaileak diseinatu zituen. Nazimovarekin maitasun-harremana izan zuten, besteak beste, Eva Le Gallienne, Dorothy Arzner zuzendaria, Mercedes de Acosta idazlea eta Dorothy WildeOscar Wilderen iloba—.[3][7][8]

1927. urtean, Ameriketako Estatu Batuetako herritartasuna lortu zuen. Nazimova Glesca Marshall bikotekidearekin bizi izan zen 1929tik 1945ean hil zen arte. Edith Luckett Davis aktorearen eta Loyal Davis senarraren laguna izan zen Nazimova, eta Nancy Davis Reagan izan zenaren amabitxia izan zen.[9]

Heriotza

Bularreko minbizi batek jota egon bazen ere, tronbosi koronario batek jota hil zen Nazimova, 1945ean, Los Angeleseko (Kalifornia) Good Samaritan Ospitalean.Glendaleko (Kalifornia) Forest Lawn Memorial Park hilerrian lurperatu zuten.[10][6][11]

Filmografia

War Brides (1916).
Revelation (1918).
The Red Lantern (1919).

Zinea

Urtea Izenburua Pertsonaia Oharrak
1916 War Brides Joan Galdua
1918 Revelation Joline
Toys of Fate Zorah / Hagah
A Woman of France
Eye for Eye Hassouna Ekoizlea eta zuzendarikidea ere bai
1919 Out of the Fog Faith eta Eve
The Red Lantern Mahlee eta Blanche Sackville
The Brat The Brat Ekoizlea eta idazlea ere bai
1920 Stronger Than Death Sigrid Fersen Ekoizlea ere bai
The Heart of a Child Sally Snape Ekoizlea ere bai
Madame Peacock Jane Gloring / Gloria Cromwell Ekoizlea eta gidoilaria ere bai (egokitzapena)
Billions Triloff printzesa Gidoilaria (tituluak) eta editorea ere bai
1921 Camille Margarita Gautier / Manon Lescaut
1922 A Doll's House Nora Helmer Ekoizlea eta gidoilaria ere bai
1922 Salomé Salome Ekoizlea ere bai
1924 Madonna of the Streets Mary Carlson / Mary Ainsleigh
1925 The Redeeming Sin Joan
My Son Ana Silva
1940 Escape Emmy Ritter
1941 Blood and Sand Augustias Gallardo andrea
1944 In Our Time Zofya Orvid
The Bridge of San Luis Rey Maria - Marquesa andrea
Since You Went Away Zofia Koslowska

Legatua

Nazimova hiru aldiz erretratatu dute zineman. Lehenengo biak Rodolfo Valentinori buruzko film biografikoak izan ziren, The Legend of Valentino (1975), non Alicia Bondek Nazimova pertsonaia antzeztu zuen, eta Valentino (1977), filmean Leslie Caronek antzeztu zuen bere pertsonaia. Berriena Return to Babylon (2008) da, Hollywoodeko zinema mutuari buruzko film isilean Laura Harring izan zen Nazimova.[12]

Sariak eta aintzatespenak

Erreferentziak

  1. "Alla Nazimova". .
  2. Golódnikov, Víktor. (2022-07-13). «Un día como hoy, de 1945, moría la actriz y productora teatral rusa Alla Nazímova» Russia Beyond ES.
  3. a b c d e f Mavromatis, Kally. (1999). "Alla Nazimova - Silent Star of February 1999". .
  4. Kally Mavromatis. Alla Nazimova - Silent Star. .
  5. Harbin, Billy J.; Marra, Kim; Schanke, Robert A.. (2005). The Gay and Lesbian Theatrical Legacy. University of Michigan Press, 299 or. ISBN 0472098586..
  6. a b Alla Nazimova Dies at 66. 1945.
  7. Fleming, E. J.. (2004). The Fixers: Eddie Mannix, Howard Strickling, and the MGM Publicity Machine. McFarland & Company, 56 or. ISBN 0786420278..
  8. Theophano, Teresa. (2002). «Film Actors: Lesbian» glbtq.com.
  9. First Lady Biography: Nancy Reagan. .
  10. Alla Nazimova. .
  11. Alla Nazimova en Find A Grave. .
  12. IMDb. Return to Babylon (2008). .

Bibliografia

  • David W. Menefee. The First Female Stars: Women of the Silent Era, Connecticut: Praeger, 2004. ISBN 0-275-98259 9.
  • Lucy Olga Lewton. Alla Nazimova, My Aunt, Tragedienne: A Personal Memoir, Minuteman Press, 1988.
  • Gavin Lambert. Nazimova: A Biography, Knopf, 1997, 420pp, ISBN 0-679-40721 9
  • Eve Golden. Golden Images: 41 Essays on Silent Film Stars, Jefferson, North Carolina, McFarland & Company, 2001, ISBN 0-7864-0834 0
  • Frederick James Smith. Those Nazimova Eyes! in Picture Play, 1918ko iraila.

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya