Jean Acker
| Jean Acker | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Trenton, 1893ko urriaren 23a |
| Herrialdea | |
| Lehen hizkuntza | ingelesa |
| Heriotza | Los Angeles, 1978ko abuztuaren 16a (84 urte) |
| Hobiratze lekua | Holy Cross Cemetery (en) |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Rodolfo Valentino (1919 - 1923) |
| Bikotekidea(k) | ikusi
|
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta zinema aktorea |
Jean Acker, sortzez Harriet Acker (Trenton, New Jersey, AEB, 1892ko urriaren 23a – Los Angeles, Kalifornia, AEB, 1978ko abuztuaren 16a) estatubatuar aktorea izan zen. Zinema mutuaren sasoitik 1950eko hamarkadara arte iraun zuen bere ibilbideak. Rodolfo Valentinorekin ezkonduta egon zen.[1][2][3]
Bizitza
Benetako izena Harriet Acker zen, eta New Jersey estatuko Trenton udalerrian jaio eta bertan hezi zen. Vodevil-ean jardun zuen, 1919an Kaliforniara joan zen arte.
Ibilbidea
Acker lesbiana zen, eta Alla Nazimovaren maitalea izan zen. Aktore horren kontaktuek Ackerri erraztu zioten astean 200 dolarreko kontratua negoziatzea zinema-estudio batekin. Gero, Ackerrek Grace Darmondekin ere harremanak izan zituen, zinemara heldu berria zen neska gaztea.
Rodolfo Valentino italiar aktorea festa batean ezagutu zuen, eta 1919ko azaroaren 6an ezkondu zen harekin. Eztei-gauean bertan, Valentino utzi eta bere maitale Grace Darmond-en apartamentura joan zen.
Jean Ackerrek paper txikiak egin zituen berrogeita hamarreko hamarkadaren hasierara arte, eta bikotekidearekin bizi izan zen Beverly Hillsen.
Heriotza
1978an hil zen, 85 urte zituela, eta Kaliforniako Culver Cityko Holy Cross hilerrian lurperatu zuten.
Filmografia
- The Round-Up (1920)
- Brewster's Millions (1921)
- San Francisco (1936)
- Spellbound (1945), Recuerda izeneburua Espainian, Cuéntame tu vida Argentinan (skreditu gabe).
- It's a Wonderful Life (Zein ederra den bizitzea!) (1946) (kredituetan agertu gabe).
Erreferentziak
- ↑ www.imdb.com (kontsulta data: 2026-06-18).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jean Acker» FilmAffinity (kontsulta data: 2026-06-18).
- ↑ Jean Acker. .
Kanpo estekak
- Jean Acker Internet Movie Databaseren webgunean (Ingelesez)
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









