Amaia Conde Chiralt
| Amaia Conde Chiralt | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Arrasate, 1975 (50/51 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Iruñeko Arte eta Goi Mailako Diseinu Eskola Nafarroako Unibertsitatea San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | artista |
| accescultura.com | |

Amaia Conde Chiralt (Arrasate, Gipuzkoa, 1975) artista da, eskultorea. E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkarteko presidentea.[1][2][3]
2022an sortu zuten elkartea, eta hemeretzi artistek osatzen dute. Euskal Herrian jaiotakoak edo Euskal Herrian bizi diren artistak dira denak, eta guztiak emakumezkoak. 2026an 30 urteren bueltan zebilen kiderik gazteena, eta 70 betetzekoa zen zaharrena.
«Oso ikusgarriak izan dira gizonak, artean orokorrean, eta euskal eskulturan ere bai, baina gu ere hemen gaude»
Bizitza
Formakuntza
Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ikasketak egin zituen unibertsitatean, ondoren, Eskulturari Aplikatutako Arteen goi mailako ikasketak egin zituen Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan. Debako Artisau Eskolan eta Madrilgo San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademiako hustuketa-tailerrean ikastaro batzuk jaso zituen.
Lan ibilbidea
Zura zizelkatu zuen 15 urte zituenetik, 30 urte bete zituenean, ordea, ekonomialari lana utzi eta bete-betean eskulturari heldu zion.
Eskultura Amaiaren harri angeluarretako bat da. Pasioz eta lanez, zura, buztina edo eskaiola bezalako materialak hezteko artetik bizitzea lortu du.
2009. urtean, Bilbon, ACC Técnicas de Escultura sortzen hasi zen, eta urte batzuk daramatza enkarguz zurez, erretxinaz eta brontzez eskulturak egiten. Era berean, zura zizelkatzeko eta modelatzeko eskolak eta moldeak ematen ditu Matikoko tailerrean.
2020an, 16 bideo didaktiko egin zituen, ia 100.000 bistaratze metatu zituzten, munduan zehar zura zizelkatzera jende asko eta asko animatzen lagundu dutenak.[4]
Erakusketak
Kolektiboak
- 2026an Eskultoreak hemen orain erakusketa kolektiboan parte hartu zuen beste 18 emakume eskultorerekin batera, —besteak beste, Anabel Barberana de Diego, Olatz Pereda Bados, Elena Solatxi Arrizabalaga, Elena Scarati Brescia, Helena Elbusto, Susana Bart, Maite Canto Equisoain, Mari Jose Lacadena Mugerza, Barbara Camhi Jacard, Idoia Grijalbo, Idoia Elosegi Urteaga, Arantza Munita Irisarri , Maite Barrainkua Buruaga, Amaia Sáenz de Magarola Herrero, Amparo Lozano Sancha eta Amaia Conde Chiralt (elkarteko presidentea)— Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan jarri zuten bilduma aldarrikatzeko:
"Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan"[1]
- 2026ko udan, Irantzuko monasterioan, Irantzu Eskulturaren eta monako isiltasunaren arteko elkarrizketa izeneko erakusketa kolektiboko partaideak, besteak beste: Belén Urutxurtu Argiñano, Iñaki Ruiz de Eguino, María Jesús Cueto, Anton Mendizabal, Koke Ardaiz, Elena Arrese Villanueva, Anabel Barberena de Diego, Amaia Conde Chirat, Marijose Rekalde, Pablo Zuriarrain, Guillermo Olmo, Mikel Lertxundi, Iñigo Aristegui, Ricardo Ugarte, Txaro Marañón, José Luis González Pazos, Arantxa Arratibel Etxegarai, Aitor de Mendizabal, Blanca Sagasti, Ana Martínez de Eulate, German Urra, Maribel Tena eta Txaro Díez González. Antolatzaileak: Sorlan eta Eskuahaldunak Eskultoreen elkarteak.[5]
Erreferentziak
- ↑ a b Astiz, Iñigo. (2026-03-03). «Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan» Berria (kontsulta data: 2026-04-12).
- ↑ Villanueva, Koldo. (2026-03-03). Mujeres empoderadas y unidas por una misma pasión. (kontsulta data: 2026-04-12).
- ↑ andra.eus. La muestra colectiva ‘Escultoras Aquí Ahora’ puede visitarse hasta el 24 de abril – andra.eus. (kontsulta data: 2026-04-12).
- ↑ Cassillas, Curro. (2024-06-12). «Amaia Conde Chiralt • Njoy Magazine» Njoy Magazine (kontsulta data: 2026-04-12).
- ↑ «El Monasterio de Irantzu fusiona arte y patrimonio en una exposición sin precedentes con más de cuarenta escultores» pamplonaactual.com (kontsulta data: 2026-08-21).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









