Helena Elbusto
| Helena Elbusto | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Paris, 1966 (59/60 urte) |
| Bizilekua | Donostia Hondarribia |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
| Hizkuntzak | frantsesa gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | artista |
Helena Elbusto (Paris, Frantzia, 1966) artista da, pintura eta eskultura lantzen ditu.[1] E3 Euskal Emakume Eskultoreak elkarteko kidea da.[2]
Bizitza
Helena Parisen jaio bazen ere, 1974tik Donostian eta Hondarribian bizi da. Artista izateaz gain, komisarioa ere izan da hainbat erakusketatan, eta Nestor Basterretxea, Dora Salazar edo José Antonio Sistiagarekin lan egin du. Bere begirada ez da sorkuntzara mugatzen, bitartekaritzatik zabaltzen du. 2004tik Versión de Arte kultur programaren ahotsa eta irudia da, eta 500 artista baino gehiago elkarrizketatu ditu kultur kazetari gisa.[1]
Euskal Herriko Unibertsitatean egin zituen Arte Ederren Ikasketak, eta dantza garaikidea eta pintura landuz hasi zuen ibilbidea. Eskultura ere lantzen du, eta, hain zuzen, lan horietan ere igar daiteke mugimenduarekiko duen kezka.[2]
Erakusketak
Bakarkakoak
Kolektiboak
- 2026an Eskultoreak hemen orain erakusketa kolektiboan parte hartu zuen beste 18 emakume eskultorerekin batera, —besteak beste, Anabel Barberana de Diego, Olatz Pereda Bados, Elena Solatxi Arrizabalaga, Elena Scarati Brescia, Helena Elbusto, Susana Bart, Maite Canto Equisoain, Mari Jose Lacadena Mugerza, Barbara Camhi Jacard, Idoia Grijalbo, Idoia Elosegi Urteaga, Arantza Munita Irisarri , Maite Barrainkua Buruaga, Amaia Sáenz de Magarola Herrero, Amparo Lozano Sancha eta Amaia Conde Chiralt (elkarteko presidentea)— Bizkaiko Batzar Nagusien egoitzan jarri zuten bilduma aldarrikatzeko:
"Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan".
Paperez egindako eskultura bat jarri zuen Bilbon ikusgai, esaterako, eta, azaldu zuenez, material horren moldakortasuna da gehien interesatzen zaizkion ezaugarrietako bat.[2]
Erreferentziak
- ↑ a b c Etxeberria, Antxon. (2025-08-05). «'Posturak: nymphaera lotus', exposición de Helena Elbusto en Torre Luzea» El Diario Vasco (kontsulta data: 2026-04-11).
- ↑ a b c Astiz, Iñigo. (2026-03-03). «Euskal eskulturak ez dezan gizon izena bakarrik izan» Berria (kontsulta data: 2026-04-11).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









