Amamio
| Amamio | |
|---|---|
![]() | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Udalerria | Albeiz |
| Geografia | |
| Koordenatuak | 42°53′21″N 2°18′31″W / 42.88916°N 2.30857°W |
| Demografia | |
| Biztanleria | 0 (2025) |
Amamio Arabako herri hustu bat da. 1025. urteko Donemiliagako goldean[1] aipatzen da: Hamamio. Herria Araia ondoan egon zen, Asparrenan.[2]
Baseliza erromaniko bat zutik iraun du gaur arte, San Joan Amamioko ermita erromanikoa, Araiatik hurbil dagoena.
Amamioko San Joan ermita
Gaur egun, Amamioko San Joan ermita da herrixkatik geratzen den aztarna bakarra.
Ermita Araia herritik hurbil dago, Araiako Amamio kalearen amaieran dagoen bide zidorrari jarraiki, Albeizerako norabidean, bostehun bat metro ibili behar, eta gero, ezkerretara bideak gora egiten du lurrean hondeatutako eskailera batzuk lagun.[3]
Ermita, lehen Amamioko baseliza, Araia eta Albeiz herrien arteko mendi-hegal baten gainean kokaturik dago, eta XIV. mende aldera bertan behera utzia izan arren, zutik dirau. San Joan Bataiatzailearen adbokazioa du, eta Arabako landa-erromanikoaren adibide bikaina da. XII. mendean eraikia, eraikuntza txikia da, oinplano angeluzuzena du eta kalitate handiko harlanduz eginda dago. Nabe bakarra eta estalkian kanoi-ganga ditu, eta burualde laua, bao txaranbeldua duena. Baoak kanpoaldean molduradun erdi-puntuko arkua du, garaian ohikoak ziren xake-itxurako motiboz apaindua. Alde banatan koloma bat du, eta kapiteletan bi lehoi eta arrano baten irudiak ageri dira. Tenplu hau Euskal Herriko erromanikoaren adibiderik onenetarikoa da.[4]
Erreferentziak
- ↑ «Donemiliaga Kukula monasterioaren Becerro Galicano-ren edizio digitala» www.ehu.eus (kontsulta data: 2025-05-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) López de Guereñu Galarraga, Gerardo. ((1989) [1957]). Mortuorios o despoblados». Toponimia alavesa seguido de Mortuorios o despoblados y Pueblos alaveses.. Bartzelona-Bilbao: Onomasticon Vasconiae 5. ALSOGRAF, Euskaltzaindia, 541 or. ISBN 8485479483...
- ↑ «Bidea: Amamioko San Joan ermita (209821346)» OpenStreetMap 2025-04-14 (kontsulta data: 2025-08-23).
- ↑ «198. Amamioko San Joan ermita (Araia, Asparrena)» www.euskadi.eus 2021-09-21 (kontsulta data: 2025-05-10).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.










