Ana Borderas
- Artikulu hau Ana Borderas Villaverderi buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Villaverde».
| Ana Borderas | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Eibar, 1962ko abuztuaren 16a (64 urte) |
| Herrialdea | |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | kazetaria eta irrati-esataria |
Ana Borderas Villaverde (Eibar, Gipuzkoa, 1962ko abuztuaren 16a) kazetaria eta irrati-esataria da, kultura alorreko berrietan aditua eta 2011an Kazetaritza Kulturaleko Espainiako Sari Nazionalarekin izendatutakoa.
Biografia
Augusto Borderas Gaztambide irundarraren eta Carmen Villaverde konpostelarraren alaba, aita Eibarren pediatra lanetan ari zela jaio zen hiri armaginean. Sei urteko neskatotxoa zela familiarekin Gasteizera lekualdatu zen arren, haurtzaroko leku, gogorapen eta usainik gozoak soinean eraman zituen berarekin.[1]
18 urterekin Madrilera joan zen ikastera: Hizkuntza Semitikoak gustuko zituen, arabiera, hebreera… baina kasualitate batzuk Kazetaritzara bultzatu zuten, Unibertsitate Konplutensera. Lehen praktikaldia irratian egin zuen, Radio Vitorian,[2] eta onden esparru horretara lotuko zen gogotsu, beste formatu batzuetan ere aritu den arren.
1985ean Madrilgo irrati autonomikoan hasi zen lanean, Onda Madrid emisoran, zazpi urtez arituz eta 1992tik SER kateari lotu zen, 23 urte emanez bertan esatari eta kazetari lanetan.[1][3] 2015ean, irrati-kateak Borderas eta beste sei lankide kaleratzeko erabakia hartu zuen.[4]
Hilabete gutxira Ekuatore Ginean zen, Malabon Kazetaritza Eskola bat jartzeko asmoz, bertako Espainiako Kultur Etxearen ekimenez eta Espainiako Kanpo Arazoetarako Ministerioaren babesarekin. Denboraldi batez kazetaritza tailerrak eman zizkien bertakoei, ikus-entzunezkoetan, kazetaritza digitalean, gaurkotasunekoan eta kultur kazetaritzan formatuz.[5][6][7]
1989an, telebistarako "Galicia para el mundo" dokumentalean narratzailea izan zen.[8][9]
2014an TVE1ek emititutako "Ochéntame... otra vez" saioan gidoilari lanetan aritu zen eta baita 2014tik 2021era antenan egondako "Novéntame... otra vez" saiorako.[10][11]
Sariak
- Berak zuzentzen zuen “La hora extra” irratsaioan egindako lanagatik, 2011an Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Kazetaritza Kulturaleko Sari Nazionala jaso zuen. Kazetaritzako profesionalen lana nabarmendu nahi du erakundeak sari horrekin, kultura-jarduerak sustatuz, Estatuko kultura-ondarea aberasten laguntzen baitute, eta Ana Borderas izan zen sari hori jasotzen zuen aurreneko irrati-esataria.Saria bere profesio kideei eskaini zien, batez ere Madrildik kanpoko emisoretan lanean ari direnei. [12][13][14][15][16][17] [18]
Erreferentziak
- ↑ a b «“Kulturari inoiz ez zaio behar duen garrantzia eman hedabideetan”» etakitto.eus 2011-11-17 (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ Pacman. (2012-10-24). «radiochips: raruneces de Radio Vitoria (2): y Ana Borderas, y la hora extra» radiochips (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Borderas, Ana. «Ana Borderas» cadena SER (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La Ser despide a siete trabajadores, entre ellos a Ana Guantes por motivos disciplinarios» ELMUNDO 2015-02-09 (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ «Portal Web AECID Escuela de Periodismo, Literatura y Edición, un proyecto del Centro Cultural de Malabo» www.aecid.es (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Escuela de Periodismo, Literatura y Edición, un proyecto del Centro Cultural de la AECID en Malabo» Atalayar (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Periodistas adheridos - Unión del Pueblo Romaní. 2019-09-20 (kontsulta data: 2023-01-14).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ Galicia para el mundo (1989) - IMDb. (kontsulta data: 2024-08-27).
- ↑ Galicia para el mundo. Televisión de Galicia (TVG) S.A. 1989-07-24 (kontsulta data: 2024-08-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Ochéntame... otra vez (Serie de TV) (2014). (kontsulta data: 2024-08-27).
- ↑ (Gaztelaniaz) Novéntame otra vez. 2024-06-06 (kontsulta data: 2024-08-27).
- ↑ Zumeta, Publicado por Gorka. Ana Borderas, directora de ‘La Hora Extra’ (SER). (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) e.p. (2011-11-08). «Ana Borderas, reconocida con el Premio Nacional de Periodismo» Diario de Noticias de Álava (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Prisa. «Ana Borderas, galardonada con el Premio Nacional de Periodismo Cultural 2011 | Prisa» www.prisa.com (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ana Borderas, de la Cadena SER, Premio Nacional de Periodismo Cultural 2011» El País 2011-11-07 ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Ana Borderas gana el Premio Nacional de Periodismo Cultural» La Voz de Galicia 2011-11-07 (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) e.p. (2011-11-08). «La guipuzcoana Ana Borderas, reconocida con el Premio Nacional de Periodismo Cultural» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2023-01-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726, r01e00000fe4e66771ba470b85a842e927973ef4d. (2012-02-04). «Entrevistas a mujeres de portada» www.euskadi.eus (kontsulta data: 2024-08-27).
Kanpo estekak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









