Ana Neville
Ana Neville (Warwick gaztelua, Warwickshire, 1456ko ekainaren 11 – Westminster, 1485eko martxoaren 16a) Ingalaterrako erregina ezkontidea izan zen. Richard Neville, Warwickeko 16. kondearen eta Anne Beauchampen alaba izan zen. Nevilleko Etxe boteretsuko kide izan zen eta, beraz, paper garrantzitsua jokatu zuen Bi Arrosen Gerran. Haurra zenean Eduardo Wetminsterkoa, Galesko printzea, Henrike VI.a Ingalaterrakoaren seme nagusiarekin, ezkondu zen. Eduardo hil ondoren, Rikardo Gloucesterrekin ezkondu zen. Bere senarra 1483ko ekainean igo zen tronura, Rikardo III.a Ingalaterrakoa bezala eta bera bihurtu zen erregina ezkontide. Seme bat izan zuten, Eduardo Middlehamgoa, haiek baino lehenago hil zena. Ana 1485eko martxoan hil zen, senarra baino bost hilabete lehenago. Westminsterreko Abadian lurperatu zuten. |