Westminster abadia
Westminster abadia (ingelesez Westminster Abbey) katedral baten neurria duen eliza gotikoa da. Usadio edo ohitura handiko Ingalaterrako errege-erreginen koroaketa eta ehorzketa lekua da. London hiriburuko Westminster eremuan kokatua dago, Westminster jauregiaren alboan. Koroaketak1066ko Gillen I.a Konkistatzailearen koroaketa ezkeroztik, monarka ingeles guztiak abadia honetan koroatuak izan dira, salbuespenak Joana Grey, Eduardo V.a eta Eduardo VIII.a izan direlarik. Koroaketaren ospakizuna zuzentzeko ardura Canterburyko artzapezpikuak du. San Eduardoren eserlekua ("St, Edward's Chair") delakoa subiranoak euren koroaketa unean eserita dauden eserlekua da, hau elizaren barnean gordetzen delarik. EhorzketakIngalaterrako errege-erreginak
Ingalaterra eta Eskoziako errege-erreginak
Beste erret pertsona batzuk
Gainera, errege familiako beste printze eta senideen hilobi ugari ere badaude. Aristokratak alboetako kaperetan ehortziak daude eta abadiarekin zerikusia duten pertsonak beste gune batzuetan. Pertsonaiak nabarmenakWestmister abadian Erresuma Batuko hainbat pertsonaia garrantzitsu ere ehortzirik badaude. Poet's corner (Olerkariaren txokoa) deritzonan ingeles literaturgile nagusienetako batzuk hilobiratuak daude; gainera, zientzialari, esploratzaile, politikari, militar, margolari, musikari eta baita nazioartean ospetsuak diren aktoreak ere ehortzirik daude. Erregeekin zerikusirik ez izan eta Westminsterren ehortzirik dauden pertsonaia hauen artean honako hauek nabarmendu litezke: BitxikeriakMichael Faraday zientzilariak abadian bere gorpua ehorzteari uko egin eta Highgate hilerrian lurperatu zuten, halere Newtonen hilobiaren aldamenean bere omenez jarritako plaka bat du. Aldiz, Lord Byronek zuen ospe txarraren ondorioz bere gorpua abadian lurperatzea galarazi zuten. Iruditegia
Informazio praktikoaKanpo estekak
|