Share to:

Anath

Anath
Antzinako Egiptoko erlijioa, feniziar erlijioa, Ugaritic religion (en) Itzuli eta Kanaandar erlijioa
Ezaugarriak
Sexuaemakumezkoa
BaliokideakAtena eta Isis
Familia
AitaEl
AmaAxera
Ezkontidea(k)Set eta Baal
Anai-arrebakBaal, Yam (en) Itzuli, Astarte, Mot (en) Itzuli, Šaḥar eta Shalim (en) Itzuli

Anath edo Anat (hebreeraz: עֲנָת‎ ʿĂnāth; fenizieraz: 𐤏𐤍𐤕 ʿAnōt; ugariteraz: 𐎓𐎐𐎚‎ ʿnt; grezieraz: Αναθ Anath; egiptoeraz: Antit, Anit, Anti edo Anant) ugalketaren jainkosa semita bat zen. Askotan, biluzik eta bular eta zonalde genital handiekin irudikatu zuten. Ugalkortasunaren jainkosa izateaz gain, gerraren jainkosa ere bazen; horregatik greziar jainkosa Atenearekin lotu zuten greziarrek.

Fenizia, Siria, Zipre, Palestina eta Egipton zabaldu zen bere gurtzea.

Botozko irudia. Badirudi anta bera dela.

Anati buruzko lehen aipuak Mari hiri-estatuko II. milurte hasierako testuetan aurkitu dira. Ugarit hiri-estatuko testuetan ere aipatzen da. Ugariteko testuetan esaten da hegalak zituela.[1]

Anat Egipton

Anat, XVI dinastiaren garaian agertu zen, Egipton, lehen aldiz. Gerraren jainkosa gisa ere gurtua zen. Kasu batzuetan Min jainkoaren ondoan agertzen da, ugalketaren jainkoa ere baitzen.

K. a. XV. mendeetan aurkitutako testuetan, Anatek "Bin-Ptah", Prahren alaba, izena ere hartzen zuen. Reshpurekin lotzen zen eta batzuetan, Neit jainkosarekin identifikatzen zen. Kasu batzuetan "Zeruko Erregina" ere deitzen zen. Bere ikonografia askotarikoa da, baina normalean, arma bat edo gehiagorekin irudikatzen da.

Inperio Berrian zehar izan zen gurtua[1] eta Ramses II.ak Anat bere guardia pertsonala izendatu zuen gudetan zehar. Ramsesek bere alaba Bint-Anat ("Anaten alaba") izena jarri zion.

Ezaugarriak eta mitoak

"Birjina" izendatzen zuten testuetan. Ziurrenik, kanaandar jainkoen artean ezagunenetako bat zen, ospetsua izan zen bere gaztetasun kementsu eta guduan zuen basakeriagatik. Nahiz eta Anath sarritan Resheph jainkoarekin lotzen zen testu erritualetan, Baalen heriotza eta berpizkundearen mitoan zuen paperagatik zen ezaguna, non negar egiten zuen eta bere bila ibiltzen zen, eta azkenik, mundu mundutik berreskuratzen laguntzen zuen; Isis eta Osirisen narrazioa gogorarazten duena.

Anaten irudikapen egiptoarrek jainkosa biluzi bat erakusten dute, askotan lehoi baten gainean zutik eta loreei eusten diena. Garai heleniskoan, Anat eta Astarte jainkosak jainkosa bakar batean nahastu ziren, Atargatis izenekoa.[2]

Arkeologia

Berari eskinitako tenplu baten aurriak aurkitu ziren Ziperko Idalionen. Gotorleku bat eta santutegi bat aurkitu ziren Idalion mendebaldeko akropoliaren tontorrean. Induskatutako eremurik zaharrena Brontze Arokoa da. Ondorengo geruzak Zipreko aldi Geometrikoakoa (K.a. 1050-750) eta aldi arkaikokoa (K.a. 750-480) dira, eta Ateneari eskainitako santutegi bat da, Kananea-Fenizia Anaten baliokidea.an. Garai horretako aurkikuntzak nabarmenak dira, hala nola, burdinezko koraza bat, brontzezko eta burdinazko ezpatak, irudikapen ikonografikoak dituzten ontziak, estatuak eta abar.[3]

Erreferentziak

  1. a b (Ingelesez) Lloyd, Jeffery Brian. (1994). The goddess Anat: an examination of the textual and iconographic evidence from the second millennium B.C.. (kontsulta data: 2025-08-04).
  2. (Ingelesez) «Anath | Canaanite Goddess, Goddess of War, Fertility & Love | Britannica» www.britannica.com (kontsulta data: 2025-08-04).
  3. Gaber, Pamela. (2008-01-01). «The History of History: Excavations at Idalion and the Changing History of a City-Kingdom» Near East Archaeology (kontsulta data: 2025-08-12).

Ikus, gainera

Bibliografia gehigarria

Kanpo estekak

Content Disclaimer

Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.

  1. The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
  2. There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
  3. It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
  4. Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
  5. Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.
Prefix: a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t u v w x y z 0 1 2 3 4 5 6 7 8 9

Portal di Ensiklopedia Dunia

Kembali kehalaman sebelumnya