Andropausia (antzinako grezieratik ἀνδρός, 'gizon', eta παῦσις, 'bukaera') edo Gizonen menopausia (profesionalek Hipogonadismo berantiarra
edo Testosterona gabeziaren sindromea (ADAM sindromea) esaten diote)[1] gizonengan ematen den prozesua da. Honen bidez, adinarekin, gizonezkoaren gaitasun sexualek behera egiten dute, organismoan testosterona-maila txikia izatearen ondorioz edo testosterona-hartzaileek gaizki funtzionatzen dutelako. Adituek nabarmentzen dute ez dela gaixotasun bat, prozesu naturala baizik, zeinak gizonen bizi kalitateari eragin diezaiokeen egoera jakin batzuetan.[2]
Testosterona mantso-mantso jaisteko prozesuari esaten zaio (gizonen sexu hormona nagusia da testosterona, eta zahartze prozesuaren ondorioz joaten da apaltzen). Urteek aurrera egin ahala, maila jaitsi egiten da (urtean %1 inguru), eta 70 urtera iristean, gaztaroan baino %30 gutxiago izaten dute gizonek hormona hori. Sintoma horiek pairatzen dituzten gizonak, dena den, %10 eta %30 artean izaten dira: libidoa jaistea, gihar masa galtzea, gorputzeko gantza areagotzea, gogo-aldarteak aldatzea... Mediku azterketa bat egin behar izaten da halakoetan, eta batzuetan, tratamendua jarri.[1]
Sintomak
Andropausiari atxikitzen zaizkion sintomak 40-50 urtetik aurrera agertzen dira, nahiz eta hasierako adina eta sintomen indarra faktore indibidualen eta bizimoduaren araberakoak diren. Ohikoenak hauek dira:[1]
Sintoma horiek guztiek eragin nabarmena eduki dezakete gizon horien bizi kalitatean. Josep Torremadek dioen bezala, nahiko zehaztugabeak dira. Dena den, hiru dira pazienteari kontsultara joateko erabakia harrarazten diotenak: libidoa edo sexu grina gutxitzea, erekzio funtzioa galtzea edo apaltzea eta gauetan edo goizetan nahi
gabe izaten diren erekzioak gutxitzea.[1]
Epidemiologia
Baldintza horren epidemiologia ondo zehaztu ez bada ere, onartzen da gizonen % 20k, hirurogeita hamarretan, testosterona-maila txikiak dituztela; gizonen % 5ek, berriz, hirurogeita hamarretan, testosterona-maila txikiak izateaz gain, sintomak ere badituztela, eta, beraz, "berandu agertzen diren hipogonadismoen" diagnostikoa esleitzen zaie. Erresuma Batuko Osasun Zerbitzu Nazionalak uste du egoera hori arraroa dela.[3]
Tratamendua
Lehenik eta behin, diagnostiko on bat egin behar da: testosterona-urritasuna dagoela egiaztatu behar da, eta, gainera, hura eragin dezaketen beste osasun-arazo batzuk ere baztertu behar dira, hala nola diabetesa, obesitatea, tumoreren bat, gibeleko edo giltzurrunetako arazoak, etab.[4]
Tratamendu nagusia testosterona ordezkatzea izaten da hormonen bidez. Hipotiroidismoa dutenekin bezala, funtsean. Barrabilak ez badira gai osasun ona izateko behar den adina testosterona sortzeko, kanpotik ematen dugu behar den gehigarri hori. Terapia horri ekin aurretik, zenbait faktore hartu behar dira kontuan: prostataren osasuna, bihotz-hodiak... [1]
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.