Angel Garitano
| Angel Garitano | |||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Ondarroa, 1950eko irailaren 21a (75 urte) | ||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||
| Familia | |||||||||||||||||||||||
| Seme-alabak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
| Haurrideak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
| Familia | ikusi
| ||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | futbolaria, futbol entrenatzailea eta irrati-esataria | ||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||
| Izengoitia(k) | Ondarru | ||||||||||||||||||||||
Angel Garitano Urkizu, Ondarru, (Ondarroa, 1950eko irailaren 21a) futbolaren munduarekin harreman estua duen Bizkaiko futbolari ohi eta entrenatzaile ohia da. Gaur egun Euskadi Irratiarekin esatari lanak egiten ditu Athleticen partidetan.
Futbolaria
Ondarroan jaioa 1950. urtean, oso gaztetxo utzi behar izan zuen bere jaioterria Bilbon ikasteko. Etxean futbolak garrantzi handia zuen eta askotan egiten zen hitz baloiaren munduaz (bere amaren osaba Athleticen eta Real Madrilen aritu zen - Juan Jose "Juanito" Urkizu Sustaeta - eta amaren lehengusua Alavesen, Luis Mari Urkizu). Bere futbolarekiko grinak erakutsi ahal izan zituen maite duen kirolean jolastuz Hirugarren mailan eta Bigarren B mailan. Aritutako futbol taldeak Bermeo Kluba, Sestao (Jose Maria Maguregi entrenatzaile zela Racing de Santandereko aulkitxoa betetzera joan baino lehen), Logroñes eta Erandio, besteak beste.
Famatuak dira bai bere bibotea eta bai bere ezizena, "Ondarru". Lehenengoa Sestaon zebilela futbolean utzi zuen, 18 bat urterekin. Harrezkero ez du moztu. Bigarrena, hots, "Ondarru" ezizena, Bermeoko futbol taldean ipini zioten bere taldekideek.
Entrenatzailea
Futbolari izatetik entrenatzaile izatera pasatu zen 1982an. Mundu berri horretan José Manuel Esnal "Mané" balmasedarrarekin sartu zen. Hain zen berezia haien arteko harremana, bien kirol ibilbidea aulkietan ezin izan dela banatu. Gauzak horrela lan egin ahal zuten Sestaon, Lleidan, Alavesen, Athleticen eta Espanyolen,[1] besteak beste.
Kirol lorpenak
- 1985ean Bigarren Mailara igo zen Figueres taldearekin hiru jardunaldi geratzen zirela liga amaitzeko eta azkenean Bigarren B mailako txapelketa lortu zuen.[2]
- 1993an Lleida taldearekin Lehenengo Mailara igo zen.
- 2001ean UEFAko Kopako azpitxapelketa lortu zuen Alavesekin Liverpoolen aurka 5-4 galdu ostean.
Senitarte kirolaria
Bere seme Gaizka Garitano Lehen Mailako futbolari ohia eta Lehen Mailako entrenatzailea da. Bere anaia Ander Garitano Lehen Mailako futbolari ohia da.
Erreferentziak
Content Disclaimer
Informasi ini disarikan dari Wikipedia dan disajikan kembali untuk tujuan edukasi. Konten tersedia di bawah lisensi CC BY-SA 3.0. Kami tidak bertanggung jawab atas ketidakakuratan data yang bersumber dari kontribusi publik tersebut.
- The information displayed on this website is sourced in part or in whole from Wikipedia and has been adapted for the purpose of restating it. We strive to provide accurate and relevant information, however:
- There is no guarantee of absolute accuracy. Wikipedia is an open, collaborative project that can be edited by anyone, so information is subject to change.
- It is not intended to constitute professional advice. The content displayed is for informational and educational purposes only. For important decisions (e.g., medical, legal, or financial), please consult a professional.
- Content copyright. Wikipedia is licensed under the Creative Commons Attribution-ShareAlike License (CC BY-SA). This means that content may be reused with appropriate attribution and shared under a similar license.
- Responsible use. Any risk arising from the use of information from this website is entirely the responsibility of the user.









